200 saltoki inguru Alde Zaharreko ‘ganga merkatuan’

200 saltoki inguru Alde Zaharreko ‘ganga merkatuan’ –

Irailaren 19an, 20an eta 21ean bueltatuko da Bilboko Alde Zaharreko kaleetara ganga merkatuaren 30. edizioa, Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatua.

200 saltoki inguru Alde Zaharreko 'ganga merkatuan'

Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den aire zabaleko ‘outlet’ merkaturik handiena da, baita zaharrena eta jendetsuena ere. Sektore ezberdinetako saltoki askok parte hartzen dute urtean birritan antolatzen den merkatu ezagun honetan, arropa eta zapata saltokietatik, musika, liburu eta kirol saltokietara.

.

Moda erakusketa irailaren 27an

Elkartearen 50. urteurrenarekin batera, moda erakusketa antolatu dute irailaren 27an arratsaldeko 20:00etan Arriaga plazan. Guztira 100 jantzi aurkeztuko dituzte, azken hilabeteetan aukeratutakoak. Horrez gain, musika, argi eta dantza ikuskizunak ere egongo dira.

.

Uriola agerkaritik jasotako berria.

200 saltoki inguru Alde Zaharreko ‘ganga merkatuan’