Berakatz beltza, goi sukaldaritzatik guztion etxeetarako bidean

Berakatz beltza, goi sukaldaritzatik guztion etxeetarako bidean –

Geuria Merkatuan saltzen dugun elikagai bat aurkeztera gatozkizue gaur, berakatz beltza, merezi bezain ezaguna ez delakoan.

Berakatz beltza, goi sukaldaritzatik guztion etxeetarako bidean“Baratxuri beltza, freskoaren heltze edo zahartze-prozesu baten ondorioz lortzen da”, diosku berau ekoizten duen Barabeltz etxeak, “prozesu horretan, beroak eta hezetasunak esku hartzen dute bi hilabete, bestelako ezein gehigarri ez kontserbatzailerik gabe”.

Azkenaldian, goi-sukaldaritzan estima handitan duten berakatz beltza sukalde guztietara zabaltzen dabil, apurka apurka, bere berezitasunei esker: “usaina eta zaporea oso atseginak dira, baratxuriaren jatorrizko zaporearen arrastorik ez du. Ez da mina, eta ez du hatsik eragiten. Testura biguna du, gozoa da, erregaliza edo harana gogorarazten diguten ukituekin”.

Aparte, bere zaporeaz gain, baditu osasunerako mesedegarriak diren ezaugarri batzuk ere:

– Kolesterola eta triglizeridoak murrizten laguntzen du.

– Antioxidatzaileen iturri oparoa da.

– Arterietako baso-zabaltzaile eraginkorra.

– Energia-iturri naturala. Estresaren, antsietatearen eta depresioaren kontrako aliatu eraginkorra.

Barabeltz etxeak eman digu ezaugarrion berri, baina beste horrenbeste diote, berbarako, CuerpoMente aldizkarian, non antioxidantetzat jotzen duten. “Antibiotiko natural aproposa ere bada, eta odol presio egokia mantentzen laguntzen du”.

Gainera, immunitate-sistema indartzeko elikagaien artean ere badago: Antibiralak direla-eta, “porruak, tipulak, tipulinak eta berakatza -berakatz beltza bada hobe- jatea komenigarria” dela diote, Koronabirusaren eraginez itxialdian gauden honetan kontutan hartzekoa dena. “Baratxuri beltzak infekzioen aurrean babestu egiten gaitu, eta infektatuz gero osatzen lagundu”, irakurri dugu Arnasketa-gaixotasunak sahiesteko sei elikagai izeneko erreportajean –gazteleraz dago-.

.

Errezetak

Berakatz beltza osasunerako mesedegarria dela adierazten duten hiru adibide estekatu dizkizugu, baina itzul gaitezen sukaldera. Jarraian hiru errezeta emango dizkizugu, elikagai preziaturen zapore bereziaz ere goza dezazun.

Karlos Argiñanok berakatz beltzarekin maionesa nola egin irakatsiko digu, eta Óscar Alamán “El Bravero”-k, bere aldetik, aliolia. Beste bien aldean ezberdina da Mikel Iturriagak “El Comidista”-n eman digun errezeta, espagetiak olagarro eta berakatz beltzarekin. On egin!

Berakatz beltza, goi sukaldaritzatik guztion etxeetarako bidean

Berakatz beltza, goi sukaldaritzatik guztion etxeetarako bidean