Geuria Merkatua, Bilboko Merkataritzaren 1. sarietara izendatua

Geuria Merkatua, Bilboko Merkataritzaren 1. sarietara izendatua –

Bilboko dendarik onenak herri-bozketa bitartez aukeratuko dira lehen aldiz, sei atal ezberdinetarako 18 denda izendaturik direla.

Etorkizuna duen tradizioa, Hemengo Shopping Bilbao, Hobekien konektatuta, Hemengo Jan, Ostalaritza kontzeptu onena eta Euskeraren sustapena dira lehian diren sei atalak.

Euskararen sustapena atalean izendatua, Geuria Merkatuari 945 500 035 telefono zenbakia egokitu zaio, deitu eta bere alde bozkatu dezazuen.

Publikoak bere dendarik gustukoena aukeratu ahal izango du azaroaren 24a bitarte doaneko dei baten bidez; hartara 300 euroko bono baten zozketan parte hartuko du.

Bizkaia Frontoian ospatuko da, azaroaren 27an,bilbaoDendak elkarteak antolatzen dituen MerkataritzaSariak XII. Gala.

Bilboko merkataritzak bezeroei eman nahi die hitza hiriko dendarik edo tabernarik bikainena aukeratzeko orduan: lehen aldiz sariaren hamabi urteko historian, bilbaoDendak elkarteak antolatzen duen Gala herri-bozketa bidez erabakiko da. Bilboko merkataritzari egiten zaion urteroko aitortza, azaroaren 27an Bizkaia Frontoian egingo da aurten, eta berritasun bezala hiru izendatu izango ditun sarituko diren sei ataleko.

bilbaoDendak elkarteak 2.000 denda inguru ditu bazkide, hiriak dituen hamabi merkataritza guneetan, Erriberan, Zubiarten eta El Corten ingles saltokian. Bada hamarkada bat enpresa txikien urteroko festa handi bihurtua dagoela Merkataritza Sarien Gala, enplegua sortu eta hiriko aktititate ekonomikoa pizteko ezinbestekoak baitira enpresa txikiok, baita kalitatezko turismo, aisia eta zerbitzu eskaintza egon dadin bermea ere, bertakoentzat zein bisitarientzat.

.

Berritasunak: Izendatuak eta herri-bozketa

Geuria Merkatua, Bilboko Merkataritzaren 1. sarietara izendatuabilbaoDendak elkarteko lehendakari ohiz osatutako epai-mahai batek aukeratuko ditu urteko dendarik onenak sei atal ezberdinetan, eta hiriko hamabi guneetako denda bana ere sarituko da. Galaren XII. ediziorako, bi berrikuntza handi ere badira gainera: batetik, herri-bozketa bidez emandako sariak, eta bestetik, sarietara izendatuen aurkezpena, Hollywoodeko Oscarren erara egina: Bilboko merkataritzaren izarrak baitira!

Herri-bozketaren prozedurak erraztasun eta sariak ditu parte hartzaileentzat: batetik, doanekoa eta erosoa da egin beharrekoa, dei galdu bat denda bakoitzari dagokion telefono zenbakiari. Bestetik, bozketan parte hartze hutsak zozketa batean parte hartzera zaramatza, non 300 euroko bono bat eskuratu ahal izango den, elkarteko partaide diren edozein dendatan erosketak egiteko. Pertsona bakoitzak boto banan eman ahal izango du, azaroaren 24a bitarte. Gogoratu, izendatutako denda bakoitzari zenbaki bat dagokio, eta dei gehien jasotzen dituena izango da denda garailea. Informazio guztia eskura duzu www.bilbaodendak.eus. atarian.

Hiriko merkataritzari gorazarre egin nahi dion urteroko festa handi hau Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Cámara de Comercio, Deia, El Corte Inglés, Kutxabank eta Euskaltelek babestua dago.

Geuria Merkatua, Bilboko Merkataritzaren 1. sarietara izendatuaGeuria Merkatua, Bilboko Merkataritzaren 1. sarietara izendatua Geuria Merkatua, Bilboko Merkataritzaren 1. sarietara izendatua Geuria Merkatua, Bilboko Merkataritzaren 1. sarietara izendatua