Bilboko Udal Musika Bandak, zortzi kontzertu Aste Nagusia ospatzeko

Bilboko Udal Musika Bandak, zortzi kontzertu Aste Nagusia ospatzeko –

Abuztuaren 18tik 25era, José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularrak eta Iñaki Urkizu zuzendariordeak txandakatuko dute batuta aire librean Areatzako kioskoan 12.00etan eskainiko diren jardun hauetan.

Biharko kontzertuan, abuztuak 23 ostirala, Martín Ariztimuño eta Jon Gaminde, Bizkaiko Gaiteroak, arituko dira gonbidatu gisa.

Bilboko Udal Musika Bandak, zortzi kontzertu Aste Nagusia ospatzekoUdaberriko denboraldiko kontzertuen ondoren eta Bilboko Aste Nagusiarekin batera, Udalaren Musika Banda eszenatokietara bueltatu da. Beste urte batez, bandak musikarekiko duen grina plazaratzen du Areatzako Kioskoan, ehun urte baino gehiago dituen taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean, hain zuzen ere.

Aste Nagusian zehar, abuztuaren 18 eta 25 artean, guztira zortzi kontzertu eskainiko dituzte taldea osatzen duten 45 musikari baino gehiagok.

Jada ohikoa denez, José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularrak eta Iñaki Urkizu zuzendariordeak txandakatuko dute batuta aire librean ospatuko diren jardun hauetan. Gauzak horrela, guztira zortzi izango dira eskainiko diren kontzertuak. Areatzara hurbiltzen diren bilbotar guztiek Bandaren musikaz eta errepertorio aberatsez gozatzeko aukera izango dute. José R. Pascual-Vilaplanaren (abuztuak 21, 22, 23 eta 24) eskutik eta Iñaki Urkizuren (abuztuak 18, 19, 20 eta 25) eskutik.

“Martxan zinemara”, “Beste kultura batzuk”, “Juan de Orúeri buruzko monografikoa”, “Jazzean”, “Istorioak kontatzen dituzten musikak”, “Pasodobleen eta gaiten artean”, “Topaketa latinoak” eta “Dantzatzekoak” jai hauetarako aukeratutako tituluak dira. Programek betiko lez obra herrikoiak eta jai girokoak bilduko dituzte. Hala, bandak estilo desberdinetako doinuak interpretatuko ditu besteak beste, zartzuelak, euskal musika, jazza, musika latinoa, pasodobleak, antzerki musikalak, pop-a, soinu bandak eta abar luze bat.

Aipatzekoa da ere abuztuaren 23ko kontzertuan, ostirala, Martín Ariztimuño eta Jon Gaminde, Bizkaiko Gaiteroak, arituko direla gonbidatu gisa. “Pasodobleen eta gaiten artean” lelopean euren doinuak Bandaren musikari gehituko zaizkie ekitaldian zehar.

.

Zortzi agertoki eta 100 musika emanaldi baino gehiago doan

Jarduera horiez landara, badira beste 100 musika-jarduera baino gehiago doan, Bilboko Udalak antolatuta 2019ko Aste Nagusirako. Izan ere, jakinik zeinen garrantzizkoa den musika-eskaintza jendearentzat Bilboko Aste Nagusian, ehunka jarduera izango dira era guztietako gustu eta pertsonentzat, zirrara eraginez urian zehar 8 kokalekutan.

Askotarikoak izanik, direla egungo musikako kontzertuak, edo musika klasikokoak, ahaztu gabe ohiko bilbainadak, musika-hitzorduek ere Bilboko jaien ereduaren ezaugarriak izango dituzte ardatz: kalitatea, askotarikotasuna, berdintasuna, parte hartzea eta doakoak izatea, eta musika estilo bakoitzak, bestalde, bere lekua izango du, bere kokalekua.

Bilboko Udal Musika Bandak, zortzi kontzertu Aste Nagusia ospatzeko