Dena berriro hasten den lekua II (GANGA MARKET-errepikapena)

Dena berriro hasten den lekua

Martxoaren 11 eta 12an, bariku eta zapatuz, Ganga Market azokaren errepikapena izango da Zazpikaletan. Zatoz GEURIA MERKATURA!

Nork ez du inoiz amestu, edozertan dela ere, berriro hastearekin? Bada desioak bete eta datorren asteburuan berriro izango duzu Ganga Market azokan pagotxak aurkitu eta merke erosteko aukera!

Ez da ez aukera makala. Horretarako baina, Bilboko Zazpikaletara jo beharko duzu, horixe baita Ganga Market azokari aurten jarri dioten leloa, “Dena berriro hasten den lekua”.

Datorren martxoaren 11 eta 12an, merkatariek kalera aterako dituzte salgaiak, beherapen sinestezinekin (%50-90a artekoak!).

Gainera, eskaintza ugaritu eta taberna eta jatetxeak ere gehituko zaizkie ohiko arropa dendei aurtengo Ganga Market azokan. Guztira berrehun saltoki dira ekimenean parte hartuko dutenak, biltegiak husteko helburuarekin.

Geuria Merkatuak ere hartuko du parte azokan, azpiko argazkietan ikus dezakezuenez (klikatu handitzeko), iaz egin zuen bezala. Zeure zain egongo gara euskal elikagai naturalak saltzen ditugun dendan. Bai lagun, Plaza Barritik Unamunorako bidean dagoen horretantxe.

Ganga Market Zazpikaletako Merkatari Elkarteak antolatzen du, eta kalean egiten den handiena ez ezik, Euskal Herriko outlet azokarik zaharrena ere bada, izen berriarekin datorkigun arren; hogeita hirugarren urtea du aurtengoa.

Dena berriro hasten den lekua