Maskarada eta euskal txerria
Maskarada eta euskal txerria –
Jose Ignacio Jauregi Lekunberriko Maskarada markaren jabearekin egon gara hizketan. Duela hemezortzi urte haren emazte Amaiarekin galtzen zegoen euskal txerriaren bi har eta bi eme erosi, eta hobby gisa hasi zena ogibide bihurtu dute. Euskal txerriaren indarberritzearen egileetako batzuk ditugu, Egun urtean sakrifikatzen diren sei mila txerrietatik, mila bostehun haien produktura bideratuta daude. Orain Maskarada proiektuan zeharo murgilduta daudela, haien produktuagatik eta pandemia egoera hau nola bizi duten galdetu diegu.
Nola definituko zenukete zuen produktua? Zer pisu du jatetxeak Maskaradaren barruan?
Maskarada denda eta jatetxea da. Sukalde irekia dugu eta jendeak gure produktuak horrela ezagutu ditu. Askotan gure bezeroek probatutakoa erosi egiten dute, eta askok, errezetak eskatzen dizkigute haien etxean berdina prestatzeko. Horregatik, uste dugu jatetxearen helburua hori behar duela izan, dendan duzuna probatzeko aukerarekin eramango duzuna benetan gustatzen zaizula jakin. Bezeroak zaintzeaz arduratzen gara. Egun, ehun bezerotik gora ditugu eta ia denak gure instalazioak ezagutzera gonbidatu ditugu. Guretzako hori garrantzitsua da.
COVID-19aren iritsierarekin egoera zaildu egingo zen…
Proiektu hau finantzazio aldetik nahiko gogorra da. Beldur handia eta ziurgabetasun handia pasa dugu, pentsa, txerriek berdin bazkaltzen dute. Bost hestebete batera elkartzen zituen produktu berri bat atera behar genuen eta enpresa japoniar batek erosi behar zuen. Covidarekin hori dena bertan behera geratu zen. Eta horregatik, konfinamendu garaian, jada bazegoen web guneari buelta bat eman eta funtzionatzen jarri genuen, eta egia esan, oso harrera ona izan zuen. Orain, betiko bezeroak eta berriak bueltatu zaizkigu, aurretik egindako lanari jendeak oso ondo erantzuten dion seinale.
Euskal txerria goi mailako sukaldaritzan txertatu du Maskaradak. Galtzen ari zen bertako produktua arrakastaz indarberritu dute. Geuria merkatuan haiek egindako euskal txerriaren urdaiazpiko, txorizo, solomo, burualde, hirugihar, pate eta saltxitxoiak erosteko aukera dago.
Maskarada eta euskal txerria