Munduko txapelketatik 13 dominaren jabe itzuli dira tiralariak

Munduko txapelketatik 13 dominaren jabe itzuli dira euskal tiralariak

Mahalak betidanik erakutsi izan du euskal kultura eta kirolarekiko konpromezua eta horren erakusle da Ibarrako sokatira taldeari ematen dion babesa.

Otsaila hilabete gogoangarria izan da euskal tiralarientzat, lehenengo Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan izandako esperientzia eta ondoren Munduko txapelketan parte hartzeko aukera izan baitute.

Munduko txapelketatik 13 dominaren jabe itzuli dira euskal tiralariak

Ibarrako sokatira taldeak izan du Laukizen (Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan) sailkatu ondoren Munduko txapelketara joateko aukera; bertan, ibartarrek txapela jantzi zuten 600 kiloko mistoan. Munduko txapelketan, Volendam-en (Herbehereak), 540 kiloko emakumezkoen mailan zilarrezko domina lortu dute eta 500 kiloko emakumezkoen mailan brontzezkoa.

Ibarrako tiralariekin batera bizkaitar taldeak ere izan dira dominak lortu dituztenak. Euskal Herriko goma gaineko txapelketan Abadinok lortu zuen txapela. Ondoren, Munduko txapelketan bi lortu ditu Gaztedik, zilarrezkoa emakumezkoen 540 kilokoan, eta brontzezkoa emakumezkoen 500 kilokoan. Sokarrik ere bikoa eskuratu du: brontze bana gizonezkoen 560 eta 600 kilokoetan.

Azken bi jardunaldietan nazioka aritu dira tiralariak, eta Basque Country bezala hartu dute parte euskaldunek. Bost domina eskuratu dituzte, zilarrezko bat eta brontzezko lau. 23 urtez azpiko 600 kilokoan eskuratu dute zilarrezkoa, eta emakumezkoen 500 eta 540 kilokoetan, gizonezkoen 600 kilokoan eta 600 kiloko mistoan brontzezkoak.

Munduko txapelketatik 13 dominaren jabe itzuli dira euskal tiralariak