Bilboko gau maratoia

Bilboko gau maratoia –

Bilboko maratoia larunbat honetan izango da. Azken urteentan bezala, gaualdean hasiko da eta maratoi erdia edota pirata lasterketa egiteko guztira 10.000 korrikalari espero dira.

San Mames futbol zelaia izango da autengo Bilbao Night Marathonen 10.000 korrikalarientzako irteera puntua eta Guggenheim Museoa, berriz, helmuga. Ibilbideak 21,097km-ko bi bira berdin ditu eta guztiz asfaltatuta, Guggenheim-eko bidegune izan ezik.

Hiriko kale nagusienak zeharkatuko ditu aurten lasterketa: Guggenheim, Euskalduna, Gran via,  Arriaga Antzokia, Alde Zaharra, Udaletxea, Isozaki Dorreak, Calatrava Zubia… Lasterketa Espainiako Atletismo Real Federazioaren egutegian dago eta ibilbidea homologatuta dago.

Bilboko gau maratoia

42 kilometroak korrikan egiteko gai ez direnentzat, beste aukera bi jarriko dituzte, distantzia txikiagorekin. Lehenengoa Pirata lasterketa dugu, 10 kilometrokoa, jendea anima daiten festaz parte hartzera. Bigarrena, berriz, luzeagoa da, maratoi erdia, ibilbidea duen luzeerakoa.

Pirata lasterketa, Maratoia eta Erdi Maratoia batera aterako dira irteerako denborarekiko orduak errespetatuz. Pirata lasterketak ibilbidearen lehehengo 9,5km egingo ditu eta azken 500 metroak egiteko desbideratuko da helmugaraino. Maratoia egingo duten korrikalariek helmugatik pasa beharko dira derrigorrez bigarren buelta hasteko.

Txip kontroleko postuak egongo dira ibilbidean korrikalarien bitarteko denborak neurtzeko. Horrez gain, ibilbidearen zehar animazio puntuak egongo dira, DYA, Komunak, masajistak eta hornidura postuak Federazioaren arauak eskatzen duen bezala.

Adi egon zirkulazio arazoak sahiesteko egingo diren aldaketa eta murrizketei.

.

Uriola.eus ataritik moldatutako berria
Bilboko gau maratoia