Bertako produktuak, %99tik gora

geuria-merkatua-lauburu  1.000tik GORA PRODUKTU EUSKAL HERRIKO  geuria-merkatua-lauburu

Bertako produktua nahi baduzu, ez duzu supermerkatuan bila ibili beharko…
Geuria Merkatuan zeure etxetik oso hurbil egindako produktuak aurkituko dituzu, era desberdin batean eros dezazun. Gainera, prezioaren ondoan argiki erakusten da produktuaren jatorria eta ekoizlea.

Eta zergaitik ez %100 Euskal Herrikoa?

Badaude Euskal Herrian ekoiztu ezin diren, baina egunerokotasunean kontsumitzen ditugun produktuak, platanoak edo azukrea kasuko. Produktu hauek elikagai onuragarritzat eta kalitatezkotzat jotzen ditugu, beraz Geurian aurkituko dituzu.

…oso naturalak

GURE produktuen %80 baino gehiago, naturalak dira.

Eta ERRAZ EZAGUTZEKO, etiketa berdea daroate

Eta prezio baxuekin,

egunero osasungarri

jan dezazun…

  

…atseginen zaizkigun

produktuak!

  

GARGANTUARENTZAT MODUKO JOGURTAK

KILO BAT NATURALTASUN!

Jogurt mundialak egiten dituzte Mahalan: mundialak zaporean, naturaltasunean eta mundialak tamainuan ere! Guztiok ontzi beretik eta koilaraz jateko prest, familiarekin, lagunarte onean.

MAHALA BASERRIKO esne freskoarekin egiten dira jogurtak, ehundura artisaua dutenak (jogurt industrial homogeneoek ez bezala ) benetako zaporearekin eta batez ere azidotasun baxuarekin, fermetazio prozesua bere momentuan burutzen bait da, jogurt garratzak ez izateko.

BASERRIKO ESNE FRESKOA

Geurian esnearen zaporeko esnea daukazu. Pasteurizatutako esnea, fresko eta naturala. Zuk zeuk zerbitzatu dezakezu behar duzun guztia.

Pasteurizazio sistemak (UHT sistema baztertuz- industriak erabiltzen duen ohiko sistema erabiliena-) esnearen ezaugarri organoleptiko guztiak eta elikagai guztiak mantentzen direla bermatzen du.

KARRANTZAKO EUSKAL OGIA

Ama orearekin egiten den Karrantzako ogia daukagu Geurian. Ogia egiterakoan aurrez gordeta daukagun ama ore zati bat eransten zaio ore berriari, horrela hobeto harrotzen eta fermentatzen da orea, ondoren labetik ogi gozo, osasuntsu eta naturala ateratzeko.

Gaur egun 300 osagai baino gehiago erabili daitezke legez ogia egiteko, baina argi daukagu 3 osagai nahikoa direla benetako ogia egiteko: hirina, ura eta legamia edo ama orea.

JOGOURT ETA POSTRE GOZOAK

EGUNERO JATEKO!

Jogurt naturala edo gaingabetua, frutaduna, masustaduna, marrubiduna, limoiduna, ...zein duzu gogokoena? edo nahiago duzu arroz esnea? edo natilak? MAHALA BASERRItik zuzenean zure mahaira datoz, egunerokotasunean kontsumitzeko.

IZOZKI NATURALAK, BENETAKOAK ETA BASERRIKOAK

Mahala baserriko izozki berriak mundialenak dira Euskal Herrian! Kalitate haundiko osagaiekin eginak dira, modurik naturalenean, gozoak eta maitasun haundiz.

Umeentzat gustagarri,

kirolarientzat osasungarri,

adinean aurrera doazenentzat bizigarri,

eta mokofinentzat kitzikagarri.

 

8 zapore daude: marrubi, limoi, bainila, kakao, gazta, kafe, hur eta jogurt zaporeak.

GAZTA ETA HESTEBETEAKBASERRITIK ZUZENEAN

Eguneko esnearekin gazta egiten bada, gazta egitean soberan geratzen den gatzurarekin baserriko txerriak elikatzen dira, baserriko landan aske hazten diren txerriak. Hor dago lehengai onenak eta produktu ezin hobeak lortzearen sekretua. Txorizoak egiterakoan adibidez, erabiltzen diren piper mota guztiak banaka erosten dira, ondoren oratu eta ekoizteko.

PRODUKTU EKOLOGIKOAK

GEURIA MERKATUAN modu ekologikoan ekoiztutako produktuen eskaintza zabala topatu daiteke, modu honetan elikatu nahi duen ororentzat.

GARAIKO FRUTA ETA BARAZKIAK

Bertako ekoizle txikiekin harremanetan jartzen gara, produktuak beraien baratzetatik kontsumitzaileen sukalderaino zuzenean iritxi daitezen. Produkturik freskoenak eta naturalenak, garaian garaikoak aukeratzen dira. Erostera zoazenean badakizu nongoa den eta nork landu duen.

PRESTATUTAKO JAKIAK: BEROTU ETA JATEKO PREST

Berotu eta jateko prest dauden produktuen aukera zabala topatuko duzu Geurian. Profesionalek beraien esperientzia eta jakinduria eskainiz, banaka eta kalitate haundiko osagaiak aukeratuz prestatutako platerak dira, pasteurizatuta edo esterilizatuta aurkezten direnak, kontserbatzaile eta koloratzaile artifizialik gabe, beraien jatorrizko zapore eta ehundura mantenduz.

OSO GEUREAK DIREN ARDO, GARAGARDO, SAGARDO ETA LIKOREAK

Oinarri bezala, kalitate haundiko lehengaiak aukeratuz, hartzidura edo destilazio prozesua egoki egitea beharrezkoa da txakolin, sagardo, ardo, garagardo edo likore onenak lortzeko. Gure lurrak ematen dizkigun fruituak jaso ditu gizakiak mendeetan zehar eta berain zukuekin ospatu izan ditu momenturik gogoangarrienak. Ospatu zuk ere zure ingurukoekin, zure momentu gogoangarriak.

HAUTATUTAKO PRODUKTU IZOZTUAK

Prozedura egokiak erabiliz izoztutako produktuek bere osotasunean mantentzen dituzte beraien ezaugarri organoleptiko gehienak. Kalitate paregabeko produktuak eskaintzen ditugu momentuan sukaldatu eta kontsumitzeko prestatuak.

EUSKAL HERRIKO GAILETA, TXOKOLATE ETA GOZOKIAK

Gaileta, txokolate ta gozokiei buruz hitzegiten dugunean ere elikadurari buruz hitzegiten dugu. Geurian aukeratzen ditugun produktuak ekoiztean hirin ona, arraultza freskoak eta kalitatezko kakaoa erabiltzen direla bermatzen dugu. Elaboratzaileek badakite lan ona egiten eta badakite egunero ondo elikatu nahi dugula ere.

ITSASO ETA BARATZEKO KONTSERBA NATURALAK

Gure ohituren arabera badakigu, jasotzen dugun uztaren zati bat beste urtaro batetan kontsumitzeko gorde behar dugula. Geurian topatu daitezken ekoizkleek bertan jasotako produktuaren jatorrizko ehundura eta zaporea errespetatuz lan egiten dute , ahalik eta prozedura artisauenak eta naturalenak aplikatuz. Guzti hau, zuk urtean zehar edozein momentutan dastatu ahala izateko.

EUSKAL HERRIKO GOZAGARRIAK

Plater bat fintasun haundiz prestatzen dugunean, saltsa eta landare bereziekin lurrindu ohi ditugu. Ezpeletako piparra, Bizkaiko saltsa edo Añanako gatza ezin dira falta zure sukaldean eta Geurian topatuko dituzu.