Elhuyarren Zientzia Azoka, Plaza Barrian

Elhuyarren Zientzia Azoka, bihar Plaza Barrian

 

Bihar larunbata, maiatzak 6, egingo da Euskal Herriko ikertzaile gazteen azoka, Bilboko Plaza Barrian:

Urtean zehar landutako 110 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira.

Egun osoz izango dira zientzia-tailerrak, gazteen stand-ak, eta eremu profesionalaren gunea, eta kultura zientifikoaz disfrutatu ahal izango da.

Elhuyarren Zientzia Azoka, bihar Plaza BarrianAurtengo Zientzia Azoka egitarau bete-betearekin dator. Eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 9ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Plaza Barrian. Gazteek urtean zehar eginiko lanak izango dira protagonista. Aurtengo azokan, nobedade gisa aurkeztu dituzte eremu profesionalarentzako gunea eta tailerrak. Hauen artean, azpimarragarriena da ‘Musika-laborategia REC’ izenekoa, sari-banaketaren ondoren jarraipena izango duena: Musika-laborategia PLAY, Las Tea Party DJ’s-en eskutik. Familia osoari luzatzeko eskaintza da aurtengo Zientzia Azoka.

Azoka, datuetan

  • Urtean zehar, Euskal Herri osoko 33 ikastetxetako 12-18 urteko 1.150 gazte aritu dira lanean, 350 taldetan. Horietatik, 110 taldek aurkeztuko dute beren lana Bilbon larunbatean.
  • Guztira, 337 gazte: neskak 176, eta mutilak 161.
  • DBH ko 79 talde eta Batxilergoko 26 talde.
  • Bizkaia (15 eskolako 79 talde), Gipuzkoa (6 eskolako 19 talde) eta Nafarroako taldeak (3 eskolako 9 talde).
  • Estatuko (Exporecerca eta Galiciencia) eta nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa) zientzia-azoketako irabazleak: 3 talde.
  • Lanen gaikako banaketa: 18 biologia-geologia, 4 energia, 12 fisika-kimika, 10 gizarte-zientziak, 1 humanitateak, 32 ingeniaritza-teknologia, 22 ingurumena-ekologia, eta 21 osasuna.

Aipatzekoa da, Zientzia Azoka Elhuyarrek antolatzen badu ere, Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearekin elkarlanean egiten dela azoka. Hain zuzen, Ikerbasqueko, UPV/EHUko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko unibertistateko Ingeniaritza Fakultateko eta Digipen Teknologia Institutuko ikertzaileen laguntza jasotzen dutela gazteek haien lana egiteko.

Eta, ondoren, gazteek zientzia-bizipenak luzatzen jarraitzeko, mundu profesional horretan diharduten Euskaltel Konekta Fundazioak, Iberdrolak, ERABIk, Tecnalia Korporazio Teknologikoak, IK4 zentro teknologikoen aliantzak, CICNanogunek, TZBZ Berrikuntza Taldeak, BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak eta Iruñeko Planetarioak haiekin batera egonaldiak egiteko aukera emango diete gazteei.

.

Egitaraua

12:00 Azokaren irekiera ofiziala instituzio eta erakundeen eskutik

Azokak 3 gune nabarmen izango ditu

  1. Arkupeak. Gazteen stand-ak 12:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00 bitartean.
  2. Erdigunea: Eremu profesionala eta tailerrak: 12:00 – 18:30 bitartean.
  3. Eszenatokia: 19:00etan Sari-banaketa, eta 20:00etan Las Tea Party DJ’s. Musika-laborategia: PLAY.

.

Zuzeu agerkaritik moldatutako berria.
Elhuyarren Zientzia Azoka, bihar Plaza Barrian Elhuyarren Zientzia Azoka, bihar Plaza Barrian