Gaurtik aurrera, Bilboko Kalealdia

Gaurtik aurrera, Bilboko Kalealdia

Bilboko Kalealdiak arte eszenikoetako 28 konpainiaren lanak taularatuko ditu aurten, Euskal Herrikoak asko. Guztira 56 ikuskizun izango dira jaialdian, Kasilda Parkean paratu duten zirkuko karpan ez ezik baita Areatza inguruan, Arriaga Antzokiko plazan eta Plaza Barrian ere.

“Lurrak” ikuskizunak irekiko du Kalealdia, gaur gauean Arriaga Plazan, 22.30ean. Euskal zirku garaikideko ikuskizunaren estreinaldia izango da Bilbon.

.
Arte eszenikoen Kalealdia jaialdiaren edizio berri bat abiatuko da gaur Bilbon, uztailaren 2ra arte luzatuko dena, “Lurra” ikuskizunarekin -Bilbo eta Gasteizko Udalek ekoiztua-; “Bere dimentsioa eta tipologia eta konplexutasun teknikoa direla eta Euskadiko eszena garaikidean aurrekaririk ez duen ikuskizuna” (Arriaga plaza, 22.30ean), antolatzaileek diotenez:

“Euskal kulturan sustraitutako zirku garaikide ikuskizun gisa ulertzen den ikuskizun horretan, bost antzezle eta lau musikari izango dira bere dimentsioa eta tipologia direla eta euskal eszena garaikidean aurrekaririk ez duen ikuskizuna eszenaratuko dutenak. Izan ere, formatu handiko ekoizpen lana da, muntaketa teknikoarengatik eta, batez ere, ikuskizunean parte hartzen duen profesional kopuruarengatik.

Interpretazio taldeko artistak Ortzi Akosta, Izaskun Agirresarobe, Gaizka Chamizo eta Marc Muñozek eta Nuria Puigek osatzen duten bikotea dira. Musikariei dagokienez, Mikel Hernández Urrutia eta Anai Gambra txalapartari nafarrek, Unai Laso Santurtziko trikitilariak eta Roberto Castro, hori ere santurtziarra, eta alboka, gaita bizkaitarra eta galiziarra, zenbait txirula, harmonika, ukelelea, gitarra eta mandolina, panderoa, kanabera edo tarrañuelak jotzen dituenak, osatzen dute taldea”

Horrez gain, eta edizio honetako berrikuntza gisa, nabarmentzekoa da umeei zuzendutako zirku tailerrak ere izango direla Areatzan, 4 eta 12 urte arteko umeentzat. “Tailer horietan gorputzeko lanarekin erlazionatutako guztia landuko da: disoziazioa, erritmoa, mugimenduaren hastapena, beti ere ondo pasatzeko eta arte diziplina horretara beste modu batera hurbiltzeko helburuarekin”.

.

Ikusgarritasun apartekoa

Aparte, antolakuntzak Pol & Fredy konpainiaren “Le cirque démocratique de la Belgique” -bi emanaldi izango dituzte Areatzan, ekainaren 30ean-, Kadabresky konpainiaren “L´effet escargot” -uztailaren 1ean eta 2an Areatzako kaian-, eta jaialdia itxiko duen Cirque Rouagesek konpainiaren “Sodade” nabarmendu ditu, ikusgarritasun apartekoa dutelakoan. Baita Marco Vargas & Chloé Brûlé andaluziarren “Me va gustando” saritua -uztailaren 2an Arriaga Antzokiaren ondoan- eta Le Siffleurren “Le sieste sifflée” zein Mystérieuses Coiffuresenen “Con ternura… una historia de flores” ikuskizun berritzaileak eta Nicole & Martin ipuin kontalari bereziak ere -hiru ikuskizunak Kasilda Parkean-.

Kaleko antzerkitik musika ibiltarira, zirku garaikidea, clown eta kabaret ikuskizunek, dantza eta aire akrobaziek hartuko dute hiria egunotan, Kalealdian, umore onean.

.

PLAZA BARRIKO EGITARAUA (doanekoa)

Eguena, ekainak 30

18.00etan eta 20.45ean CIRCO RIPOPOLO (Belgika) Dopo Ripopolo (45´)

Barikua, uztailak 1

19.00etan eta 22.30ean MORAL SOUL (Frantzia) Du-All (22´)

Zapatua, uztailak 2

18.00etan eta 21.00etan MARIE DE JONGH (EH) Marie? (45´)

mapa_kalealdia_2016Bilboko Kalealdia / Bilboko Kalealdia / Bilboko Kalealdia