Geuria Merkatuaren erakusleihoa, Bilbao Bizkaia Harrok saritua

Geuria Merkatuaren erakusleihoa, Bilbao Bizkaia Harrok saritua! –

Geuria Merkatuak beti egin izan du aniztasunaren alde, nola elikaduran eta merkataritzan hala bizitzari eta sexualitateari dagokionean ere, eta ilusioz hartu zuen parte LGTBI mugimenduaren aldeko Bilbao Bizkaia Harro ekimenak antolatu zuen erakusleiho lehiaketan.

Atondu genuen erakusleihoa, ortzadarraren kolorez jantzita… eta hara! Bigarren saria eskuratu dugula jakin berri dugu (Don Manuelek eskuratu du lehena, eta Moiqut-ek hirugarrena, zorionak guzti-guztioi). Geuria Merkatua ere, harro. Hau poza!

Hemen duzue erakusleiho saritua:

Geuria Merkatuaren erakusleihoa, Bilbao Bizkaia Harrok saritua!
#BilbaoBizkaiaPride2019
Geuria Merkatuaren erakusleihoa, Bilbao Bizkaia Harrok saritua!