Martxan da Bilboko Kalealdia

Martxan da Bilboko KalealdiaJoan den astelehenean abiatu zen ekimenak ekitaldi andana atondu du astebururako, ibilbide luzeko euskal konpainien eskutik asko. Besteak beste, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak, Markeliñe, Natxo Montero edo azken Umore Azokan Euskal Ikuskizun Onenaren saria eskuratu zuen Dikothomia taldeek parte hartu dute aurtengo Kalealdian. Guztira 30 ikuskizun izango dira, Casilda Parkean eta, batez ere, Zazpikaleetatik gertu.

Gaur ostirala, uztailak 5, estreinaldi interesgarri bat izango dugu, “akrobazia eroen bitartez txolarreen maitasun erritualak irudikatzen dituen” Cirque Hirsute taldearen “Les Butors”, 22.30ean Areatzako kaian. Ordu bete geroago, 23.30ean, eta Arriagako plazan, Deabru Beltzak taldeak “Symfeyny” ikuskizuna agertuko du, “sua eta piroteknia uztartuz”. Bigarren saio bat ere izango dute gainera, ordu eta toki berean, bihar larunbata.

Larunbatean, Umore Azokan Euskal Ikuskizun Onenaren saria eskuratu duen Dikothomia taldeak “[e.go]” eskainiko du Plaza Barrian, zirku garaikidean oinarritutako ikuskizuna. Eta igandean, bi estreinaldirekin itxiko da Kalealdia. Batetik, Teatro due Mondi konpainia italiarrak “Como crepe nei muri / Wall Cracks” lanaren erabateko estreinaldia eskainiko du, harrien eta hesien bitartez egunero eraikitzen diren hormei eta mugei buruz berba egiten duen kaleko antzezlana.  Bestetik, Hortzmuga Teatroa talde bilbotarrak, migrazioen gaia lantzen duen “Bidaia” lan berria antzeztuko du lehen aldiz, non herritarrak ere emanaldiaren parte izango diren.

 

Egitaraua

OSTIRALA, UZTAILAK 5

18.00 – 21.15 Arriaga antzoki alboan: LOS MOÑEKOS (Katalunia) “We-ding!” (2o min.)
18.30 – 21.45 Areatzan: BIGBINÔME COLLECTIF (Frantzia) “Saut” (35 min.) 
19.15 Arriaga antzokiaren alboan: MARKELIÑE (Euskal Herria) “Chef natura” (50 min.)
20.15 Plaza Barrian: THE FUNES TROUP (Euskal Herria) “Aukerak” (45 min.)
22.30 Areatzako kaian: CIRQUE HIRSUTE (Frantzia) “Les Butors” (50 min.)
23.30 Arriaga plazan: DEABRU BELTZAK (Euskal Herria) “Symfeuny” (45 min.)

.

LARUNBATA, UZTAILAK 6

18.00 – 20.15 Areatzan: FIL D’ARENA DANSA TEATRE (Valentzia) “Salt” (30 min.)
18.30 – 21.45 Plaza Barrian: DIKOTHOMIA CIA (Euskal Herria) “[‘e.go]” (55 min.)
19.30 – 22.45 Arriaga antzokiaren alboan: NATXO MONTERO_DANZA (Euskal Herria) “Barbecho urbano” (35 min.)
20.45 Areatzako kaian: CIRQUE HIRSUTE (Frantzia) “Les Butors” (50 min.)
23.30 Arriaga plazan: DEABRU BELTZAK (Euskal Herria) “Symfeuny” (45 min.)

.

IGANDEA, UZTAILAK 7

12.00 Areatzan: TEATRO DUE MONDI (Italia) “Come crepe nei muri / Wall cracks” (60 min.)
13.30 Arriaga plazan: HORTZMUGA TEATROA (Euskal Herria) “Bidaia” (60 min.)
Martxan da Bilboko Kalealdia