San Tomas egunerako dena prest!

San Tomas egunerako dena prest!

Urtero legez, abenduaren 21arekin batera San Tomas eguna ospatuko da Bilbon. Areatza eta Plaza Barriko inguruak prest dira jada, azoka handirako.

Jarraian doakizue Bilboko Konpartsak San Tomasetarako antolatu duten egitaraua eta Euskal museoek egin duen eskaintza berezia, Uriola agerkaritik jasoak.

.

San Tomas egunerako dena prest!Bilboko Konpartsek

Konpartsek berretsi egingo dute bihar “gure herriak txerriaren inguruan duen ohitura berreskuratu eta tokiko ekoizpena zein elikadura eredu berri baten aldeko apustua”. Ohi bezala, San Nikolas elizaren ingurua dinamizatuko dute Bilboko Konpartsek. Egitarau zabala prestatu dute eta ez dira musika, baserriko produktuak eta giro ezin hobea faltako.

Herritarrak baserritarrez jantzita hurbiltzera animatu dituzte.

.

Egitaraua

11.00etan Bilboko Konpartsen txosna irekiko da San Nikolas parean.

12.00etan Txalaparta emanaldia: Bittor eta Ander Band. Gainera, konpartsen egutegia erosteko aukera zozketarako zenbakiarekin batera 2 euroren truke. Gastronomiko gunean, indabak eta txerrikia 3 eurogatik.

13.00etan Amalen Amenabar, Oihana Bartra eta maialen Akizunen eskutik bertsoak.

14.00etan Gaiteroak.

16.00etatik 18.00etara, Urrats erromeria.

18.30ean Txerri eta ortuko produktuen zozketa.

19.00etatik 21.00etara, Urrats erromeria.

20.00etan Bilbo Kantari Kalderapekotik (Txakur kalea).

Udalak operatibo berezia prestatu du, Areatza eta Plaza Barriko ingurunea Euskal Herriko kaleko merkatu nagusi bihurtuko baita berriro ere; 282 saltoki ipiniko dituzte eta barazkiak, gaztak, frutak, txakolina, sagardoa, taloa, baserriko ogia, eztia, animaliak, landareak, loreak eta gure baserritarren beste produktu batzuk ez dira faltako.

Egun osoan Areatza ingurura jendetza hurbiltzea espero da eta ondorioz, Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatu du.

.

.

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak doako sarrera izango dute San Tomas egunean

Erakunde biek modu horretan ospatuko dute San Tomas eguna, euskal egutegiko jairik garrantzitsuenetakoa, Bilboko kaleak jendez beteko dituena, urtero bezala.

Aukera ona da, Areatzan egiten den azoka ospetsua bisitatu ostean, gure kultura deskubritzeko Euskal Museoan (Unamuno Plaza 4), edo gizateriaren historia ezagutzeko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14), plastilinaz egindako erakusketa berriari esker.

San Tomas egunerako dena prest!

Bi museoen ordutegiak hemen kontsultatu ditzakezu:

.

San Tomas egunerako dena prest San Tomas egunerako dena prest San Tomas egunerako dena prest