“Nor Bere Saltsan” saio gastronomikoan parte hartu nahi?

Nor Bere Saltsan saio gastronomikoan parte hartu nahi?

Udako Euskal Herriko gastronomia lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartuko duen koadrilaren bila ari da ETB1eko saio berria.

Parte hartu nahi baduzue, idatzi norberesaltsan@eitb.eus helbidera.

'Nor Bere Saltsan' saio gastronomikoan parte hartu nahi?Uztailaren 4an estreinatuko du ETB1ek ‘Nor Bere Saltsan’ saioa. Bertan, lau pertsona elkartuko dira, koadrila bat osatuz, eta udako EHko gastronomia lehiaketetan parte hartuko dute.

Taldeko partaideak, furgoneta hartu eta herriz herri eta festaz festa ibiliko dira helburu zehatz batekin: ondo pasatzea eta gastronomia txapelketak irabaztea.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, ekainak 12ra arte duzue azkenengo aukera.

‘Nor Bere Saltsan’ saioa gozatzeko prest dagoen adin nagusiko jende jatorra eta alaiaren bila ari da; emakumeak badira hobeto, orain arte gizonezko gehiagok eman baitu izena.

Beraz, telebista gogoko baduzue, euskal hiztunak eta sukaldean trebeak baldin bazarete, bidali zuen datuak norberesaltsan@eitb.eus helbidera, eta zuekin ipiniko da harremanetan saioko lantaldea.

Anima zaitezte!

Argazkia: Bilboko Konpartsak