Pagotxa RZk: Patata errioxarrak

Pagotxa RZk: Patata errioxarrak

GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… patata!

‹Patata errioxarrak›

Patata errioxarrak edo patatak errioxar erara asteburu honetarako. Patata jaten inor ez omen da nekatzen…  On egin!

Osagaiak:

  • 0,5 kg patata (ez dute zertan Errioxakoak izan beharrik ;-))
  • oliba olioa 4 goilarakada
  • 4 txorizo, bana, alegia. (Luzeetakoa bada, zatitu eta kito)
  • ardo txuri kopa bat
  • tipulina bat
  • 2 baratxuri hortz
  • piper gorri edo pikilloak
  • pipermin gozoa
  • ura

.

Errezeta:

  1. Lehenbizi, barazki guztiak txiki egin. Txorizoa nahi bezela zatitu eta patatak zuritu eta “kaskatu”.
  2. 4 oliba olio koilarakada berotzen ipini eltze batean.
  3. Tipula eta baratxuria erregosi kolorea aldatzen duten arte. Orduan, txorizoa eta piperra gehitu, minutu batez erregosi eta patata bertara igaro.
  4. 2 minutuz guztia erregosi su ertainetan.
  5. Pipermina, ardoa, gatza gehitu eta urez estali. Sua handitu eta irakiten hasten denean, 25 -30 minutuz su ertainetan egosi.
  6. Zerbitzatu.

.

Pagotxa RZk: Patata errioxarrakKasu!

Patata “kaskatzearekin” salda loditzea errazten da. Hala ere, urtsuegia geratu bazaizu, desegin pare bat patata zati sardexkarekin eta nahastu saldari, lodi dadin. On egin!