Aste Nagusia (2016): Herri kirolen aldeko apustua

Aste Nagusia (2016): Herri kirolen aldeko apustua

“Duten ikusgarritasunagatik eta euskal kultura eta identitatearen sinbolo izateagatik, beste urte batez, Aste Nagusiak herri kirolen aldeko apostua egingo du”; halaxe irakurri dugu Uriola atarian.

Goi mailako aizkolariek, harrijasotzaileek zein harri-zulotzaileek lehiaketetan parte hartuko dute Areatzan hainbat eguerditan, 12.00etan.

Aste Nagusia (2016): Herri kirolen aldeko apustuaHerri kirolak euskal kulturaren ezaugarriak dira. Bere jarraitzaileak ugariak dira eta erakarpen handia pizten dute bisitarien artean. Bere arrakasta dela eta, Udalak herri kirolei merezi duten protagonismoa emango die Aste Nagusian euskal kultura eta identitatearen proiekzioarako formula bikaina direlako.

Herri kirolen jatorria landa-eremuan kokatu behar da. Denborarekin, baserriko eta nekazaritzako berezko lan-jarduerak kirol modalitateetan bihurtu dira non trebetasun handia, erresistentzia eta indar fisikoa beharrezkoa den. Hauen artean aipatzekoak dira aizkolariak, harrijasotzaileak, sokatira, txingen jasoketa, idi-probak edo harri-zulatzaileak, beste batzuen artean.

Aste Nagusian herri kirolak ordezkatuta egongo dira Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, zeinek 36 urte daramatzan ekitaldi hauetan parte hartuz.

.

Egitaraua

Abuztuak 25, osteguna

– Aurkezpena eta ohorezko aurreskua.

– Urrezko aizkora eskuratzeko sailkatze liga: Aitzol Atutxa (Bizkaia) eta Iker Vicente (Nafarroa).

– Inaxio Perurera harrijasotzailea: 270 kiloko harria.

– Txinga Erute 50 kiloko pisuekin: Oskar Perez eta Ousman Drame.

– Txinga Erute: Bizkaiko txapelduna eta txapeldunordearen arteko erronka.

 

Abuztuak 26, ostirala

– Bikoteen gizon-probak 800 kiloko harriarekin:

1. Aurrekoetxea – Bilbao (Derio)

2. De la Concepcion anaiak (Erandio)

3. Alzola – Zubizarreta (Gernika)

– Harrijasotzaileen erronka 125 kiloko harriarekin: Inhar Urruzono (Ondarroa) eta Mikel Lopategi (Orio).

– Aizkolarien erronka: lrati Astondoa (Zeanuri) eta Alazne Etxaburua (Zizurkil).

– Aizkolarien ikuskizuna: Idoia Etxebarria (Orio).

 

Abuztuak 27, larunbata

– Bizkaiako harri-zulatzaileen txapelketa.

Taldeak: Errekatxo Taldea (Barakaldo) -(Santurtziko emakumeen taldea Santurtzi KZ Kolpeka Errekatxo Taldearekin batera arituko da)-; Kabiezes Taldea (Santurtzi); Burdin Gazteak Taldea (Ortuella); Aldai-Alde Taldea (Trapagaran); Piratak Taldea (Arratzu) eta Ereño Gerendape Taldea (Ereño)

– Herri-Kirolaren 6 modalitate desberdinen erakusketa.

.

Aste Nagusia (2016): Herri kirolen aldeko apustua