Pagotxa RZk: Sagar tarta

Pagotxa RZk: Sagar tarta

GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… pastela!

Asteburu honetarako betiko sukaldearen adibide eta gozoki eta postreen artean gure gustokoenetako bat.

On egin!

‹Sagar tarta›

Pagotxa RZk: Sagar tarta

steburu honetan: Sagar tarta

Errezeta hau 8 lagunentzako modukoa da:

Osagaiak:

  • 2 Arrautza
  • 100 gr Azukre beltz
  • 8gr legami hauts
  • 180 gr irin
  • 4 Sagar, ahal dela chanteclair motakoak
  • 175 gr Esne +
  • Gurina eta irina molderako
  • Gatz apur bat
  • Abrikota edo albarikoke marmelada

Errezeta:

  1. 2 Sagar zuritu, laukitan zatitu eta gopor edo bol batean ipini; azukrea, legamia, arrautzak eta irinarekin batera. Turmixaren laguntzaz eana irabiatu ore fina lortu arte.
  2. Tarta egingo den moldea gurinez igurtzi, irinez jantzi eta aurreko nahasketa barrura igaro.
  3. Beste 2 sagarrak zuritu eta lamina finetan moztu. Hauekin, moldeko masa estali.
  4. Tarta labean sartu aurretik 180º tan dagoela egiaztatu eta han sartu 40 minutu.
  5. Tarta labetik atera eta tenperatura apur bat jetsi zaionean, marmelada kapa fin batez busti.

Kasu!

Sagar mota ezberdin askok balio du tarta egiteko. Bakoitzak, hori bai, emaitza ezberdina emango du. Kasu honetan, interesgarria da aukeratutako sagarrak labea ondo igarotzea desegin gabe (reineta, chanteclair…).

Tarta oinarri beretik abiatuta, fruta desberdindunak egin daitezke:  udarea, anana, platanoa edo mazedoniarena, esaterako.

On egin!

Pagotxa RZk: Sagar tarta