Pagotxa RZk: Etxeko torrada edo torrijak

Pagotxa RZk: Etxeko torrada edo torrijak

GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… ogia!

Aste honetarako soberan pilatzen diren ogiekin egiteko errezeta bat, aproposa, betiko sukaldearen adibide eta gozoki eta postre bikaina.

On egin!

…

‹Etxeko torrada edo torrijak›

…

Pagotxa RZk: Etxeko torrada edo torrijak

Osagaiak:

  • Etxean soberan dagoen ogi zaharra, 2-3 hatzen lodierako zatitan moztua
  • Litro bat esne
  • 0,1 kg azukre
  • Bainila adar bat edo kanela hautsa koilarakada txiki bat
  • Limoi bat
  • Laranja bat
  • 2 arrautza
  • Oliba olioa 3 koilarakada

.

Errezeta:

  • Ogi gogor zatiak ontzi batean jarri.
  • Lapiko batean esnea, azukrea, bainila adarra eta limoi zein naranjaren azalak egosten jarri. Guztia irakiten hasten den bitarte.
  • Ogiari gainetik lapikoko guztia gehitu eta bertan utzi 2-3 orduz. (Esnearekin ez baditugu guztiz estaletzen, ordubete igaro eta gero buelta eman ogi zatiei. Beharrezkoa da ogiak esne guztia ondo xurgatzea.)
  • Plater batean arrautzak irabiatu.
  • Zartagi altu bat berotzen jarri oliba olioarekin, ondo berotu behar da olioa.
  • Ogi zatiak banaka arrautza irabiatutan igarotzen joan eta ondoren zartagian frijitu.
  • Zartagian hurraren kolorea hartzen duen bitarte mantendu alde bakoitzetik.
  • Frijitu eta gero soberan duen olioa kendu sukalde paper baten gainean eta azukrez estali gainetik.

.

Kasu!

Errezeta hau ogi zahar zein berriarekin egin daiteke, amaitzean izozki edo saltsez lagunduta jaten da normalean.

On egin!

Pagotxa RZk: Etxeko torrada edo torrijak