Ibarrako sokatiralariek hiru domina lortu dituzte Txinan

Ibarrako sokatiralariek hiru domina lortu dituzte Txinan –

Joan den astean goma gaineko sokatirako Munduko Txapelketa jokatu zen Txinako Xuzhoun, eta Euskal Herriak pisu guztietan emanda zuen izena, bederatzi denera. Basque Country selekzioaz gain baina, taldekako txapelketak ere jokatu ziren, eta Mahala etxeak babesten duen Ibarrako tiralariak pozik egin dute etxerako buelta, brontzezko dominak lortuta, hiru!

Ibarrako sokatiralariek hiru domina lortu dituzte Txinan

Lehen domina emakumezkoek lortu zuten 540 kiloko mailan. Gainera, podiuma oso osorik euskal taldeek osatu zuten, Laukizko Gaztedi izan baitzen txapelduna, finalean Gasteizko Badaiotz garaituta. 600 kiloko mailan, eta gizonetan, Irlanda izan zen txapeldun Eskoziaren aurretik, eta Ibarrak hirugarren tokia eskuratu zuen. Hirugarren domina, aldiz, maila mistoan lortu dute ibartarrek.

Ibarrako sokatira taldeko lehendakari Eugenio Lopetegik Tolosaldeko Atariari egindako adierazpenen arabera, “emaitza hauek erakusten dute Euskal Herrian maila altua dagoela. Horrelako txapelketetan domina lortzea oso zaila da, eta egin dutena meritu handikoa da”. Zorionak guztiei!

.

Tolosaldeko Ataria hedabidetik moldatutako berria.
Ibarrako sokatiralariek hiru domina lortu dituzte Txinan