Itsasadarra, zubiak eta EMAKUMEAK

Itsasadarra, zubiak eta EMAKUMEAKMartxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak “Itsasadarra, Zubiak eta Emakumeak” izeneko ordu biko ibilbidea antolatu du. Itsasadarra izango da emakumeek Bilboko historiari egindako ekarpena ezagutarazteko ildo nagusia.

Ekimen honen helburua euren eraginaren eta ekinaren bidez, bakarka nahiz taldeka, Bilbo garatzen parte hartu zuten emakumeen figura, jarduera eta garrantzia agertzea, goraipatzea eta baloratzea da.

Jarduera honekin, emakumeen bizimodua agertu nahi da, zertan egiten zuten lan, zeintzuk ziren euren ohiturak eta  egitekoak eta zer-nolako aldaketak ekarri zituen historian zehar gizonek egin izan dituzten lanak emakumeak egiten hasi zirenean XX. mendean.

Taldekako ibilaldiak ere egingo dira martxoaren 9tik apirilaren 2ra bitartean.

Taldekako eta doako ibilaldi hauek egiteko izena eman behar da (94 401 00 10 telefonora deituta).

Cc7qnIdW8AA4i0u

Unamuno plazan baserritarrak

Gaur aurkeztu dugun ibilaldian zehar geldialdiak egingo dira, azalpenak emateko; ekimeneko liburuxkan irakur daitezkeen argibideak. Erriberako merkatuari dagokionean, bigarrenean, hauxe dio sasoi batean barazkiak saltzera Bilbora etortzen ziren baserritarrei buruz:

«Baserritarrak
Bilbora iristen ziren, Begoñako gainetik edo Basurtutik, salgaiak saski eta fardeletan, astoz edo gurdiz, baita oinez ere. Aurrerago Bilbora iristen zen trena erabili zuten.

Egiten zuten ibilbidea arriskutsua zen, lapurretak izaten baitziren. Eta Bilbora iristen zirenean merkatuetara joaten ziren gaiak saltzera. Badirudi emakume horiek azoka txikia antolatzen zutela Unamuno plazan, leku hori nahiago omen zuten Erriberako merkatua baino».

Geuria Merkatua dugun pareko plazan izanak ziren emakumeak gaur baino lehen ere, baserriko produktuak saltzen; hara!

Itsasadarra, zubiak eta EMAKUMEAK