Aiton-amonei entzuteko esan ziguten

Aiton-amonei entzuteko esan ziguten –

Gure aiton-amonek dute “normaltasun berrirako” gakoa, entzun diezaiegun, dio Begoña Altunak,
Uriola.eus hedabidetik jaso dugun idatzi honetan.

Coronavirusaren ondorioz itxialdia heldu zen eta itxialdiarekin batera ohitura aldaketa bortitza bizi izan dugu. Ez dakit konturatu zareten, baina badirudi denboran atzera egin dugula. Kasu nola:

Aiton-amonei entzuteko esan zigutenEtxean egon garen bitartean, janaria etxean prestatu dugu, ez gara jatetxeetara joan eta gehienok ez dugu janari prestaturik eskatu. Gure aiton-amonen gaztaroan bezala. Ni kenduta beste guztiok ogia egin duzue etxean. Ama-orearen erregina eta errege egin zarete, etxeko bezala, altxor gisa, zaindu duzue egunetik egunera gordetako ore puska. Gure aiton-amonek bezala. Askok terrazan baratza hasteko denbora hartu duzue. Gure aiton-amonek etxe ondoko soroetan bezala. Abilak direnek etxekoentzako maskarillak josi dituzte. Hara, beharrezko jantziak etxean egin dituzte gure aiton-amonek bezala!

Orain kalera atera gaitezke, baina ez pentsa gure aiton-amonak gaztetan oso desberdin ibiliko zirenik. Ortura joan gaitezke, mendira igo gaitezke, pasieran ibil gaitezke eta mezetara joan gaitezke. Tabernetara ere bai, baina gutxi. Lehen diru faltagatik eta orain osasunaren izenean, ezin gara herritik atera, gutxi joango gara arropa-dendetara, zinemetara eta kontzertu bat zer den jakin ere ez dugu egingo laster.

Aurreko batean umorez esaten nuen orain dela 100 urte bezala ligatuko genuela “normaltasun berrian”: pasieran eta elizan. Erreka ondoan irribarreak eta begiradak trukatzerik baino ez dugu izango momentuz. Ni irrikitan nago erromeriak noiz abiaraziko dituzten. Hori bai, soltean dantzatzeko, metroko distantzia aise mantenduz: apaiza ez haserratzeko eta birusa ez zabaltzeko. Praktikatu al dituzue fandangoa eta arin-arina etxeko salan?

.

Argazkia: Adolfo Guiard bilbotar margolariaren
“Krabelin gorridun baserritar gaztea”.

Aiton-amonei entzuteko esan ziguten