Mahala naturala

mahala

Mahala baserria

Baserriko produktu naturalak

Gipuzkoako Tolosaldeko Leaburu herrian aurkituko duzu Mahala baserria.

Gaur egun ia 40 hektarea kudeatzen ditugu, animalien bazkarako. Lehenengo helburua %100 produktu naturalak lortzea da, batez ere esnekiak eta, neurri txikiagoan, basa-txerrietatik eratorritakoak.

Ekoizpenaren zati handi bat freskotan saltzen da eta gainerakoa landuta edo ondua, azken-produktuaren arabera.

Mahalako filosofiari irmo eusten diogu beti, eta horregatik kontsumitzaileari %100 produktu naturalak ematea lortu dugu eta, gainera, bermatuak, alegia, hasieratik amaieraraino guk geuk kontrolatuak. Ondo hasi eta hobeto buka da gure estiloa.

Esan beharreko beste kontu bat ere bai: zeliakoentzat gai dira gure produktu guztiak.

PRODUKTUAKJogurtak, Esne Freskoa, Gaztak, Natilak, Arroz Esnea, Izozkiak eta Hestebeteak.

mahala

mahala naturala

Mahala naturala