Mahala baserrian gazta berriak lantzen
Mahala baserrian 1996. urtean hasi ziren gaztak egiten. Baserrian lortzen zuten behi esnearekin gazta xamurra lehenengo eta gazta freskoa beranduago egiten hasi ziren. Azken urteetan ordea aukera berriak lantzen jarri dituzte beraien indarrak eta 2 gazta mota berri merkaturatu dituzte. Ardi esnea eta ahuntz esnea erosten dituzte inguruko artzainengandik eta gaztak egiten dituzte.
Geuria Merkatuak Mahala baserritik datozen gazta mota hauek eskaintzen dizkie bertaratzen direnei:
BEHI GAZTA FRESKOA
Eguneko behi esne pasteurizatuarekin egindako gazta freskoa.
Hotzean mantendu behar da. 15 eguneko iraupena gutxi gora behera.
Esnearen zapore gozoa mantentzen du. Mami biguna, hidratatua.
Neurriak: 250g/ 500g
BEHI GAZTA XAMURRA
Eguneko behi esne pasteurizatuarekin egindako gazta, 10-15 eguneko ontze prozesua du.
Hotzean mantendu behar da. Bere xamurtasunean kontsumitzea gomendatzen da baina geroago ere kontsumitu daiteke gazta erdi ondu edo ondu modura.
Esnearen zapore gozoa mantentzen du. Mami krematsua eta itxia, biguna, azidotasun puntu bat izan dezake.
Neurriak: 550g/ kg 1
AHUNTZ GAZTA ONDUA
Ahuntz esne pasteurizatuarekin egindako gazta 20-30 egunetako ontze prozesua du.
Hotzean mantendu behar da. Bere xamurtasunean kontsumitzea gomendatzen da baina geroago ere kontsumitu daiteke gazta erdi ondu edo ondu modura.
Mami itxi eta sendoa du baina puntu krematsua mantentzen du.
Neurriak: 500g/ kuinak 250g g.g.b.
ARDI GAZTA ONDUA
Ardi latxaren esne pasteurizatuarekin egindako gazta ondu krematsua. 15-20 eguneko ontze prozesua dauka.
Onddo baten eraginez azal bat sortzen zaio inguruan barneko mamia babesten duelarik. Ekoizterakoan erabiltzen den ontziaren ehundura mantentzen du eta horregatik saskiko gazta ere deitu izan zaio. Mami itxi eta oso biguna dauka, garraztasun eta amoniko puntu batek berezi egiten dute gazta hau.
Neurria: 225g