Zapore berriak, flanak eta bifidus daukaten jogurtak kartoizko ontzietan

Mahala baserritik produktu berriak jaso ditugu. Zapore berriak txertatu nahian hainbat ikerketa eta proba egiten ibili dira azken hilabeteetan. Betiko ohiturari jarraituz esnea eta fruta nahastuz zapore berriak bilatu dituzte. Esnea eta arrautza erabiliz arrautza flanak eta gazta flanak jaso ditugu. Bestalde, bifidus daukaten frutadun jogurtak sartu dira aukera berrian.

Ardi esnea eraldatu eta mamia egiteko ohitura beti izan dugu Euskal Herriko ia edozein txokotan. Mamiaz gain, jogurtak egiteko aukera ere ematen du ardi esneak eta produktu berrietako bat da ardi eta esne jogurta muxika mermeladarekin. Puxkadun mermelada gozoa topatuko duzu jogurt tartean.

ARDI ETA BEHI JOGURTA

 

Orain arte egiten ziren arrautzadun eta kakaodun natilen eskaintza zabaltzeko flanak egin dira. Arrautzadun flana eta gazta flana. Nola ez, ezin ahaztu flanek eraman ohi duten karameluarekin. Karamelu gozotan daude flanak.

Mahala flanak

Jogurtei dagokienez, zapore berriak erantsi nahi izan dira lehendik zegoen eskaintzan. Horrela, naturalaz gain, ahabialaranja eta hurra duten jogurtak dastatu daitezke orain. Gainera, jogurt hauei dagoeneko ezaguna den bifidus gehitu zaie. Bifidus naturala 500gko ontzietan ere eskaintzen da. Fruta daramate baina ez duzu puxkarik topatuko ahoan.

Bifidus frutadunak

BIFIDUS-NATURALAK-ESKAINTZAK

Mahalaren filosofia eta oinarriei jarraituz, osagai naturalak erabiliz, osagai puruen zapore eta koloreak mantenduz egin dira produktu hauek ere. Beti ezagutu izan ditugun zaporeei leial.

Jasangarritasunaren bidean konpromezuari eutsiz kartoizko ontzietan eskaintzen dira produktu berri guztiak, behin kontsumitu ondoren paperaren edukiontzi urdinera bota daitezkeelarik.

Cookieak erabiltzen ditugu. Irakurri gure lehe-oharra eta cookien politika

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close