Pagotxa RZk: Kuia edo kalabaza krema
Pagotxa RZk: Kuia edo kalabaza krema
GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… kalabaza!
‹Kuia edo kalabaza krema›
Hotz zein berotan har daitekeen plater bat dakargu honakoan. On egin!
Osagaiak:
- kilo bat kuia
- 2 azenario
- patata bat
- baratxuri buru bat
- tipulin txiki bat
- bi koilarakada gurin
- gatza
- piper hauts zuria
.
Errezeta:
- Barazki guztiak garbitu (azala kendu) eta zatitu. Zatiak neurri berdinekoak egin.
- Eltze altu batean barazki guztiak sartu
- Urarekin barazki guztiak estali eta sua bizi jarri. Gatza gehitu
- Irakiten hasten denean su ertainera jetsi.
- Agian egosketa prozesuan ur gehiago gehitu beharko da, beti barazkiak adina ur egon dadin eltzean
- Eltzera bi koilarakkada gurin gehitu eta nahi adina piper hauts txuri
- Barazki guztiak egosiak daudenean, ordu erdi inguru, turmixaren laguntzaz barazki guztiak irabiatu.
- Norberaren gustuaren arabera gazta, piper hautsa, sesamoa edo beste belar batzuk egokitu.
.
Kasu!
Ogi frijituarekin lagundu daiteke krema eta platerean jartzean oliba olio txorrotada batekin amaitu. Barazki mota desberdinak nahastu dakizkioe, garaia eta aukeren arabera: porrua, espinakak… Kremak egitean garrantzitsua da amaieran gurina edo gantzen batekin guztia bateratzea. Hotz zein berotan har daiteke.
Pagotxa RZk: Kuia edo kalabaza krema
…
