Pagotxa RZk: Patatak saltsa berdetan

Pagotxa RZk: Patatak saltsa berdetan

GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… patatak.

Asteburu honetarako edozein haragi, arrain edo barazkiren laguntzaz dasta daitekeen noiznahi jateko moduko RZ erraza, betiko sukaldearekin eta patatarekin gozatzeko errezeta merke, goxo eta osasuntsua. On egin!

‹Patatak saltsa berdetan›

Pagotxa RZk: Patatak saltsa berdetan

Pagotxa RZk: Patatak saltsa berdetan

Osagaiak:

  • kilo bat patata
  • koilarakada bat irin
  • ardo txuri kopa bat
  • 4 baratxuri ale
  • perrexil freskoa
  • arrain salda (edo daukazuna)
  • oliba olioa
  • gatza

Asteburu honetako : Patatak saltsa berdetan

Errezeta:

  1. Patatak zuritu eta panadera eran moztu, hots, cm. erdiko xaflatan. (Adi: ez beti guri kasu egin, argazkikoak osorik utzita daude).
  2. Perrexil freskoa aiztoarekin pikatu edo moztu
  3. Baratxuriak xaflatan moztu
  4. Zartagin batean olio koilarakada bat berotzen jarri, bertan patatak frijitu bi aldeetatik. Kolorea bakarrik hartu behar dute, ez da garrantzitsua guztiz egitea gero saldan egosi beharko dira eta.
  5. Patatak egin ostean, eltze baxu batean bi koilarakada olio jarri.
  6. Olioa bero dagoenean baratxuria gehitu , kolorea hartzen duen bitarte
  7. Orduan irin koilarakada bat gehitu eta guztia elkar landu.
  8. Ardo txuri kopatxo bat gehitu eta alkoholaren usaina galtzen duenean arrain salda gehitu.
  9. Azkenik patata zatiak saldan sartu eta bertan egosten jarri.
  10. Sardexka baten laguntzaz patatak eginak daudela ziurtatu.
  11. Azkenik perrexil txikitua gehitu errezetari

Kasu!

Edozein haragi, arrain edo barazkiren laguntzaz dasta daiteke RZ hau. Bera bakarrik ere bai. Arrain salda beharrean oilasko edo veste era bateko saldarekin ere egin daiteke errezeta. Oso RZ merke eta erreza da, benetan.

Pagotxa RZk: Patatak saltsa berdetan