Santa Ageda koplak New York hiriko pasarela batean
Santa Ageda koplak New York hiriko pasarela batean
Santa Ageda bezpera (eta eguna) izan dugu joan den asteburuan, gurean batetik bestera kopla kantatu eta eskean ibiltzeko eguna, usadio zaharrak agindu bezala.
Tradizioa eraberritu eta New York alderaino ere heldu zen Santa Ageda bezperako makil hotsa orain bi urte, Dantzan ataritik bitxikeria gisara jaso dugun bideo honetan ikus dezakezuenez.
.
Santa Eske koplak New Yorkeko pasarelan entzun eta ia-dantzatuta ageri dira bideo honetan. Fashion Week entzutetsuan, modeloak hara-honakoan Santa Ageda koplen doinura.
Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarrak eraman zituen Santa Ageda koplak New Yorkera eta Madrilera besteak beste, bere 2015eko kolekzioak aurkezteko desfileetara.
Santa eskean makilekin lurra kolpatzen den erritmoa oinekin markatzen jarri zituen modeloak, azken agerraldian denak batera pasarelara ateratzen diren unean.
