Pagotxa RZk: Oilasko eta barazki paella
Pagotxa RZk: Oilasko eta barazki paella
GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… arroza.
Asteburu honetarako, arrozarekin egindako beste RZ erraz bat. Soberan dauden osagaiak erabiltzeko errezeta bikaina da, proposamen hau egokitu zure beharrei eta kuzina ezazu zeure-zeurea den paella. On egin!
‹Oilasko eta barazki paella›
…

…
Osagaiak:
- 4 eskukada arroz
- Ura (arroza hainako bi)
- Tipula bat
- Piper gorri eta berde bana
- Azenario bat
- Kuia txiki bat
- 2 Bartxuri buru
- Ardo zuri kopa bat
- Oilasko zatiak (bularki eta iztarrekin eginak) 250gr
- Bi goilarakada oliba olio
- Gatz apur bat
Asteburu honetan: Oilasko eta barazki paella
Errezeta:
- Barazki guztia garbitu eta zuritu.
- Barazkiak zati txiketan moztu, guztiak tamaia berekoak egin behar dira.
- Paela edo zartagi batean bi koilarakada olio jarri eta guztia berotu.
- Baratxuri eta tipula zatiak gehitu eta guztia ondo landu 5 minutuz, kolorea har dezan.
- Kolorea hartzen duenean gainontzeko barazki guztiak gehitu eta su bizian ondo landu.
- Beharrezkoa da barazkiak ondo lantzea, kolore bizia har dezaten
- Oilasko zatiak paelara gehitu eta guztia ondo landu gatz apur batekin.
- Oilaskoa gorritzen denean arroza gehitu eta guztia batera nahastu.
- Ardo zuri kopa gehitu eta guztia lurrundu bitartean landu sutan.
- Azkenik ura gehitu, eta irakiten hasten denean sua jeitsi. 20 minutu behar izaten ditu guztiak egosten.
- Paellak puntu ona izan dezan itzali sua amaitzear dagoenean, berez beroarekin amaitzen delako egosten.
- Beharrezkoa da denbora batean egoten uztea 5-10 minutuz.
Kasu!
Arroz mota desberdinak daude merkatuan, baina paella egiteko gomendagarrienak ale luzeko arrozak izaten dira.
Gozatu eta on egin!
