Oparitu Euskal Herriko produktuak, eta zaindu maite duzun hori

Oparitu Euskal Herriko produktuak , eta zaindu maite duzun hori –

Oparitu Euskal Herriko produktuak, eta zaindu maite duzun hori

Udazkenean aurrera honetan, eta neguari begira jarri garenean, inoiz baino argiago ikusten dugu aldaketa urtaroan gaudela. Gau beltzarekin aro bat itxi dugu, eta beste bati ateak ireki behar dizkiogu. Egoera berezi bezain gogor eta ezegonkorrean, ziurgabetasunez betea, ikuspegi berri bat bilatu behar dugu bizitzari aurre egiteko. Barrura begira jartzen gaitu udazkenak, eta barrutik kanporantz begiratu behar dugu balore berrien bila edo agian barruan itzalita ditugun balore horiek dira berpiztu beharrekoak.

Bizimodu bideragarriago bat bilatzeko saiakera egin behar dugula konturatu gara azken aldian, gure ondoan dugunari erreparatu behar diogula, gure ondoan daukaguna zaindu behar dugula.

.

Geuria saskiak

Jaten dugunak, gure elikagaiak, paper garrantzitsua jokatu dezake arlo guzti hauek lantzen hasteko. Bertan sortzen dugun elikagaiak duen aberastasuna baloratu behar dugu, bertan sortutakoa delako elikagairik freskoena, ekologikoena, ekonomikoena eta zaintza erdigunean jarrita inori eskaini diezaiokegun oparirik eredugarriena.

Bertako produktuak kontsumitzea kalitate hobeagoko produktuak kontsumitzea da, gugandik gertuago sortuz gero kontserbazioko hainbat prozedura ez egoki saihesten direlako, kontserbatzaile gutxiago erabili behar delako, garraioan denbora gutxiago pasa behar delako, produktuak berez dituen ezaugarriak hobeto mantenduko dituelako.

Bertako produktuak kontsumituz, bertako ekoizleei laguntzen ari gara, bertako ekonomia mugitzen ari gara, lanpostuak sortzen eta aldi berean lurra lantzearen ondorioz gure ingurunea zaintzen, garraiatze murrizketen ondorioz ekologia zaintzen, ingurumena zaintzen.

Elkar zaintzeko unea dela konturatu gara, maite ditugunak zaintzeko unea, zaintza erdigunean jartzekoa. Zaindu nahi dugunari hoberena eskaini nahi diogu, beraz, Geuria Merkatuan bertako produktuekin osatutako saskiak oparitzeko aukera eskaini nahi dugu. Adibide bezala erakutsiko ditugu saski batzuk, baina norberak gustoko dituen produktuak aukeratzeko modu irekia eskaintzen dugu, bakoitzak erabakitako aurrekontuarekin. Dendara etorri, produktuak ezagutu eta osatu zure saskia.

Osasuntsu eta kontzientziaz, bertako produktuekin elikatzeko unea da.

Oparitu Euskal Herriko produktuak, eta zaindu maite duzun hori