2017ko Aste Nagusia, jaien egitaraua

2017ko Aste Nagusia, jaien egitaraua –

Hamar egun baino ez dira falta aurtengo Bilboko Aste Nagusia hasi dadin, eta jada hiria hasi da urteroko eraldaketa prestatzen.

Udalak gaur ekin dio jai egitarauaren 140.000 ale banatzeari -hamar mila atzerriko bisitarientzat, frantsesez eta ingelesez-. Sarean ere aurki daiteke, ondorengo helbidean:

www.bilbao-astenagusia.net

2017ko Aste Nagusia, jaien egitaraua

2017ko Bilbao Aste Nagusia APP-a

Bilboko Udalak “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioa deskargatzeko aukera ere jarri du eskuragarri. Aplikazioa doan deskarga daiteke eta aurtengo jaietako informazio praktiko guztia biltzen du:

  • 2017ko Aste Nagusiaren egitarau osoa.
  • Irakurketa Errazera egokitutako programa osoa.
  • Daten eta ekimenen arabera sailkatutako bilatzailea.
  • Ekitaldi bakoitzaren kokapena eta faborito bezala hautatzeko aukera.
  • Su artifizialei eta piroteknia parte-hartzaileei buruzko datuak.
  • Su artifizialen aplikaziotik zuzenean bozkatzeko aukera, sarien deskribapena eta parte hartzeko oinarriak.
  • Ekitaldi bakoitzaren kokapena Google maps-en, geolokalizazioa eta “Filtro” funtzioa mapan bertan eskaintzen diren zerbitzuak ikusteko (komunak, taxiak, ezintasunen bat dutenentzako leku bereziak kontzertuetan adibidez).
  • “Faboritoen” atal berria, erabiltzaileak gustukoen dituen ekitaldiak agendan gordetzeko.
  • Edozein larrialdirako zuzenean deitu ahal izateko telefono interesgarriak eta garraioen informazio praktikoa.

.

Bilbao Aste Nagusia App-a eskuratzeko modu desberdinak daude. Hiriko hainbat puntutan QR kodea aurkitu ahal izango da aplikazioa deskargatzeko: jaien eskuliburuan, hiritik zintzilika egongo diren jaietako karteletan… Aparte, App Store-an (Iphone sistema duten mugikorrek) eta Google Play-en (Android sistema duten mugikorrek) deskargatu ahal izango da.

Bestalde, 2017ko Aste Nagusia web orrian, programa ez ezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak ere aurki daitezke. Baita Aste Nagusia eta Bilbao Jaiak duten sare sozialen profiletan ere (Facebook eta Twitter).

2017ko Aste Nagusia, jaien egitaraua