Agerria ahate gibela, Ezpeletako piperrarekin gazitua

Agerria ahate gibela, Ezpeletako piperrarekin gazitua –

Baxenafarra da Daniel Dupuy, Baigorrikoa. Sortzez laborari familiakoa, nekazariak zituen gurasoak, eta halaxe da bera ere; “bost haurrideetarik, gure etxeko laborantzan gelditu naiz”. Hasieran hazkuntza eta mahastiekin, eta egun ahateekin, 2000. urtean Agerria lantegia sortu zuenetik.

Irulegin kokatua, Agerria ahate ekoizpenak egin eta saltzen dituen lantegia da, hamar langilek osatua dago, ekoizpenez, salmentez eta lan administratiboaz arduratzen diren guztiak kontutan hartuta.

Azken urte hauetan ahate gibelak, gaintxigorrak eta magretaz gain, txerri produktuak ekoizten ere hasi gara (pateak…) eta lekuko ardoak ere saltzen ditugu, Irulegikoak”, diosku Dupuyk. Bere kasuan, ekoizpen tailerrean igarotzen du eguneko denbora gehien, “gure berezitasuna hortan baita. Goiz hondarretan eta arratsaldetan merkatuak egiten ditut ondoko herrietan edo berdin hirietan”; gehienetan Ipar Euskal Herrian, baina Hegoaldean ere “gerta daiteke”.

Agerria ahate gibela, Ezpeletako piperrarekin gazituaAhate gibela da, zalantza gabe, Agerriak ekoizten dituen artean produkturik preziatuena, goi mailako ahate gibela, Agerrian kalitatezko produktu baten aurkeztea baita lehentasuna; “helburu horrekin lan egiten dugu”. Eta Ezpeletako piperrarekin gazitua, “jakinez Ezpeletan biper sormarka sortu dela, oso garrantzitsua da beste bertako produktuekin lan egitea ere, gure lekuko ekoizpenak onak daudelako eta ezagutarazi behar direlako”.

Izan ere, Dupuyrentzako garrantzitsua da oso lekuko ekoizpenak sustatzea. “Gurea bertako janaria da, lantalde ttiki batek ekoizturik -kontserbadore eta koloratzailerik gabe-. Bestalde, gure salmentei esker, tokiko ekoizleak biziarazten ditugu. Hori gabe lekuko ekonomia bertan behera jar daiteke. Horren alde borrokatzen gara”.

.

Azokak

Urte osoan irekita duten Irulegiko saltokian ez ezik, Agerria produktuak Donibane Garazin duten saltokian (apiriletik urrira), eta udako merkatu ezberdinetan eros daitezke. Baita Ipar Euskal Herriko saltoki berezituetan eta salgune handi batzuetan ere (Frantzian Intermarché supermerkatuetan, esaterako); edo internet bidez, agerria.com atarian.

Eta nola ez, baita Bilbokok Geuria Merkatuan ere. “Hegoaldean saltzea oso garrantzitsua da niretzat -dio Daniel Dupuyk-, Ipar Euskal Herriko produktuak ezagutarazteko. Eta Geuriari esker, Bizkaiko toki bakarrenean saltzeko aukera daukat; eskertzen dut bihotzez”.

Agerriak, ahate eta txerri elikagaiak ekoizteaz gain, bisitaldiak ere antolatzen ditu, bereziki Irulegiko mahastietan. Horrela adierazi digu Dupuyk, agurtu baino lehen. “Zuen behar naiz, hemen Irulegin, nahi duzuelarik. Agerriaren produktu guztiak ikusteko, eta mahastian gaindi itzuli baten egiteko”.

Agerria ahate gibela, Ezpeletako piperrarekin gazitua