Arraun ligako Mahala Saria eskuratu du Antiguako Amak
Arraun ligako Mahala Saria eskuratu du Antiguako Amak
Ekainean hasi eta irailean bukatu, Arraun Liga ospatzen da gurean, eta ohikoak izaten ditugu estropadak Euskal Herriko kostaldean.
Joan den abuztuaren 6an, Ondarroako XXXII. Bandera jokatu zen Bizkaiko uretan. Ondarroako bandera Mahala Saria ere bada, baserriko produktu naturalak egiteaz gain euskal ohituren alde egin eta gure kirolak bultzatzeagatik ezaguna den etxeak babestua baita.
Eta… hara! Etxeko taldeak eskuratu zuen garaipena. Antiguako Amaren atzetik, getariarren eta donostiarren txalupak, justu ARC ligan duten hurrenkera berean.
Hona eguneko argazki batzuk, Antiguako Amak Mahala Saria jaso eta herriari bandera eskaini zionekoak:
Arraun ligako Mahala Saria eskuratu du Antiguako Amak




