Badator San Juan gaua!
Badator San Juan gaua
Gaur San Juan bezpera dugu, eta Euskal Herriko hainbat tontorretan sua piztuko da.
Bilboko Konpartsek, urtero bezala, gaur iluntzean ospatuko dute gau magikoa, Etxeberria parkean 19.30etatik aurrera.
San Juan gaua urteko gaurik motzena da eta urtero gure herrian, beste askotan bezalaxe, sutzar handia pixten da gaua heltzean.
Aurreko urtean landatutako lizarraren inguruan lurraren errituala eginez emango diogu hasiera udako solstizioaren ospakizunari eta ondoren ilunabarraz gozatzen jarraitzeko aukera izango dugu sua errautz bilakatu arte.
Gogoratu , Bilboko Konpartsok antolatutako egitarauaz gain, Bilboko auzoetako jai batzorde ezberdinek (Auzotarrok) antolatutako hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera ere izango dugula bilbotarrok.
Hauek, urteroko ohiturari jarraituz, ekainaren 23ko arraltsalde-gauerako ume, familia, gazte eta, orokorrean, adin eta publiko guztientzako hainbat jarduera antolatu dituzte: umeentzako tailer eta ekintzak, txokolate-jana, animazioa musika eta antzerki talde ezberdinen eskutik, parrilladak, bingoak, herri afariak… eta, nola ez, ohiturazko sua.
Badator San Juan gaua

