Ekologiari buruzko atarietan, Geuriari buruz berbetan

Ekologiari buruzko atarietan, Geuriari buruz berbetan –

Lotsa puntu bat ematen du norbere buruari loreak bota dizkiotela lau haizetara zabaltzeak, baina onartu behar dugu: Euskadi Ecologico atarian guri buruz berba egin dutela-eta, harro gaude! “Geuria: el supermercado en el que el 99% de los productos son de Euskadi” izenburua du argazki sorta ederra daraman erreportajeak (klikatu irakurtzeko).

“Unamuno ertzeko denda -gutaz ari dira, noski- baserriko esnea eros daitekeen toki apurrenetarikoa da Bilbon -dio notiziak-, ez dago alferrik Leaburuko Mahalak kudeatua; gure elikagaiak aipatzen ditu: jogurtak, gaztak, arroz-esnea eta natilak ere aipatzen ditu…

Gure merkatu txikiari buruzko erreportajeak, salgaien etiketetan elikagaien jatorria eta ekoizlea argitzen duela azpimarratzen du, “es una gozada llevarte a casa kiwis eco de Orozko o manzana fuji eco de Irun esanda.

Geuria Merkatuan dauden gainontzeko ekoizleei dagokienez, Euskaltxerrien hestekiak egiten dituen Maskarada, Martinelli pasta ekologikoa eta beste aipatzen ditu, adibide modura; baita txokolateak eta artisau garagardoak ere, besteak beste, denetarik dagoela adierazteko asmoz. Euskadi Ecologico atariaren aburuz, kontserbak dira gure dendako indargunea -pikillo piperrak, zainzuriak, hegaluzea…-.

Kutxaren ondoan ogia ez ezik etxeko kroketak eta izozkiak ere -Mahala, jakina!- badirela esanez bukatzen da erreportajea, bisitarien oparitarako ere gomendatuaz. “Es una tienda pequeñita pero que como véis tiene un montón de opciones para completar la compra, para llenar la despensa o para regalar”.

Ekologiari buruzko atarietan Ekologiari buruzko atarietan Ekologiari buruzko atarietan Ekologiari buruzko atarietan