Pagotxa RZk: Ganbak baratxuritan

Pagotxa RZk: Ganbak baratxuritan

GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… otarrainxkak!

 

‹Ganbak baratxuritan›

Ezagutzen duzu inor ganbak gustatzen ez zaizkionik? Guk ez. jaki erraza eta zaporetsua, gainera, baratxuriarekin areagotu egiten dena. Hemen daukazu nola.

Ganba edo otarrainxka errezeta hau dizdira eta luxuxko platera duzu, prestatzeko oso erraza eta izugarri gozatzekoa.

Osagaiak:

  • 40 ganba
  • 8 baratxuri ale
  • 4 kaienatxo
  • 10 goilarakada oliba olio
  • gatza

.

Errezeta:

  1. Ganbak zuritu eta hotzetan gorde.
  2. Baratxuri atalak zuritu eta xerratu.
  3. Zartagin txiki batean, baratxuria eta kaienak gorritzen hasi 3-4 koilarakada oliotan.
  4. Baratxuria kolorea hartzen hasten denean hatz bateko altuerara arte olioz bete eta aurretik gatzatutako otarraixkak gehitu. Gorritzen jarraitu su bizitan.
  5. Olioa bir-birrean hastean sutatik atera eta minutu batez itxaron zerbitzatu aurretik.

Kasu!

Pagotxa RZk: Ganbak baratxuritanBuztinezko plater txiki batean otarrainxkak ipini eta erabilitako olio apur batez busti. (Ez badaukazu buztinezko platerik ere, konponduko zara, ez da hala?)

Aurretik garbitutako buruekin, saltsa bat ere egin dakieke. Buruak olio gutxirekin zartaginean gorritu eta ardo txuri eta ur pitin bat gehituz. 5 minutuz su ertainean egosi. Iragazi eta otarrainxka platerari gehitu.

Alde handia dago izozturiko ganbak edo freskoak direnen artean. Izoztutakoak erostea erabaki ezkero, kuzinatu aurretik, ongi kendu behar zaie askatzen duten ur guztia, ongi friji daitezen. C’est comme ça.

Pagotxa RZk: Ganbak baratxuritan