Pagotxa RZk: Piperrada
Pagotxa RZk: Piperrada
GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… piperra!
Asteburu honetarako haragi zein arrain askoren lagungarri eta funts gisara erabil daitekeen jaki erraz eta goxoa. On egin!.
‹Piperrada›
Osagaiak:
- 2 baratxuri atal
- 2 tipulin
- 3 piper berde handi
- 2 piper gorri morro
- oliba olioa
- gatza
Errezeta:
- Baratxuriak zuritu eta pikatu.
- Piper berde eta gorriak zerrenda finetan moztu, juliana eran.
- Tipulina garbitu eta juliana eran moztu.
- Zartagin txiki batean oliba olioa jarri eta baratxuria gorritu.
- Tipula gehitu eta su bizian landu, gatza gehitu tipulak ura gal dezan.
- Tipula gardentzen hasten denean piper zatiak gehitu.
- Guztia elkarrekin landu eta su ertainean jarri egosten.
- 30 minutu inguru behar ditu piperradak egosten prest izateko.
Kasu!
Haragi zein arrain askoren lagungarri eta funts gisara erabil daiteke. Argazkikoa bakailaoarekin dago, baina izan daiteke legatz frijituarekin, atunarekin, haragi xerra ogiztatuekin… Harriak ere bikainak izan daitezke piperrada on batekin.
Iparraldean ohikoa da, tomatea gehituta, xingarrarekin eta arrautza frijituekin.
