Pagotxa RZk: Pasta onddoekin

Pagotxa RZk: Pasta onddoekin –

GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… pasta!

Asteburu honetarako, pasta gogoa sartu zaigu eta hona pasta onddoekin RZ, erraza, parranda osterako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Noiznahi jateko moduko RZ duzu honakoa, pasta mota ezberdinak probatu ditzakezu eta gustokoena aukeratu… Pasta nola egosi azalpena ere hemen. Gozatu eta on egin! :)

‹Pasta onddoekin›

Pagotxa RZk: Pasta onddoekin

Osagaiak:

  • Onddoak
  • Esnegain likidoa, litro laurden bat
  • Pasta 800 g
  • Perrexil xehatua
  • Ur eta gatza

Pasta onddoa

pasta onddoekinErrezeta:

  1. Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi eta irakiten utzi, 4 minutuz, su motelean.
  2. Pasta ur gazi-gazian egosi, oliba olio pixka batekin. Fabrikatzaileak ontzian jarritako jarraibideei segituko diegu, eta pasta behar den bezala dagoela ikusten dugunean, egosia baina tente, ez bigunegi, orduan ura kenduko diogu.
  3. Berehalaxe esnegain krematsua eta onddoak ditugun kazolara gehitu eta ongi-ongi nahasi.
  4. Gero perrexil xehatua gehituko dugu. Zerbitzatu eta on egin!

Kasu!

On egiten dio oliba olio birjinak plater honi, zorrotada eder bat erantsiko dugu, betiere jan behar dutenen gustuari kasu eginez.

Pagotxa RZk: Pasta onddoekin