Ubidea jaki kozinatuak, “maitasunez” eginak

Ubidea jaki kozinatuak, “maitasunez” eginak –

2001ean sortua, Ubidea Beran (Nafarroan) kokatutako  enpresa familiarra da, gaur egun aurre kozinatutako 45 plater ekoizten dituena, non «abentura txiki bat» den eguneroko jarduna.

Ubidea jaki kozinatuak, "maitasunez" eginakBanatzaile txiki bat izateko asmoz sortua, aurki hasi zen Ubidea lekari lehorrak ekoizten, poltsetan saltzeko, eta modu horretara haziz. Jarraian piper ozpinetakoa gehitu zuten, potetan. Eta bukatzeko, bosgarren lerroa, hau da, jateko prest diren jaki kozinatuak. Horrela laburbiltzen du Antonio Offroyk, kalitate saileko buruak, egun eta sasoiaren arabera, hamar bat langile dituen enpresaren jarduna.

Jaki kozinatuak? galdetuko du bateren batek. “Bai, egia da merkatuan kalitate eskaseko jaki kozinatuak egon izan direla -onartzen digu elkarrizketatuak-, oso merke saldu izan direnak; ez da gure kasua”. Ubideako arduradunaren aburuz, egoera honek kalte eragin die beraiei, izan ere, horren merkea izan ez arren, Ubidea primerako elikagaien aldeko apustua egin baitu. “Jaki kozinatuarekin etxean kozinatzen duzunean bezala gertatzen da. Osagai onak badituzu eta maitasunez kozinatuz gero, jaki bikainak lortuko dituzula”, dio Offroyk.

Primerako osagaiak

Jaki kozinatuei bosgarren lerroa deitzen zaie, elikagaiek izan duten azken bilakaera baita; jada jateko prest direnena. Eta hauexen aldeko apustua egin zuen Ubideak, edozertarako ere gero eta asti gutxiago dugun garaiotan. “Gure inguruan primerako osagaiak ditugu -Ubideako pipar guztiak Nafarroan ekoiztuak dira, eta gainontzeko elikagaiak ere inguruan erosten saiatzen dira, Nafarroan eta Gipuzkoan bereziki-; okela ona dugu, baita baratza ere… eta beraz, jaki kozinatuak egitea erabaki genuen”.

“Gainera, eta enpresa txikia izanik, modu artesanalean kozinatzen ditugu -Nafarroako Gobernuko artisau eta gourmet zigiluak lortuak dituzte-; honek esan nahi du jarraibide jakin batzuk ditugula, lan egiteko modu jakin batzuk, elikagaiak artisauen erara kozinatzen dituzten sukaldariak… -azaltzen digu Offroyk-. Beraz, gure helburua ez da merkatuko gainontzeko izenen salneurriarekin lehiatzea, kalitatean baino. Berriro diot, besteengandik ezberdintzen gaituena kozinatzeko eran dago, guk modu artesanalean egiten baitugu”.

Ubidea jaki kozinatuak, "maitasunez" eginakBeraien jaki kozinatuak merkatuan izan duten erantzunari buruz ere hitz egin digu Offroyk, makilauz beteriko piperrak eta babarrun beltzak, piparra eta guzti, maite dituen gizonak. “Orain hasi ginenean baino marka gehiago daude merkatuan, baina salmenta onak ditugu. Esan dezakeguna da beti egon izan dela kalitatearen aldeko joera bat, orain gorantza doana. Hau da, denok nahi izaten dugu elikagaiak prezioz merke erosi, egia da hori; baina gero eta kezka gehiago eragiten digu elikadurak. Kontsumitzailea kezkatu egiten da eta galdetu egiten du egun; kalitatea eskatzen du”. Kontuak honela, Ubidea produktu ekologikoen sorta bat prestatzen ari da -Gabonek ez diete eragiten-. “Horixe da bezeroak eskatzen duena, merkatuaren norantza hortxe dago”.

Etorkizunerako, Ubideak uneoro berritzeko eta merkatura adi egoteko erronka baino ez du, azken finean, bezeroaren eskariei erantzutekoa; “frogatua baitugu ondo lan eginez gero aurrera egiten duzula”. Beraien ekoizpenak saltzeko, salmenta bide guztiak erabiltzen dituzte, “gu bezalako enpresa txikientzat saltoki eta supermerkatu handietara sarbidea nekeza” dela onartzu arren. Geuria Merkatuan, nola ez, baduzu Ubideako lekari lehorrak, piparra poteak eta jaki kozinatuak erosteko aukera.

Ubidea jaki kozinatuak Ubidea jaki kozinatuak Ubidea jaki kozinatuak Ubidea jaki kozinatuak