Sotera indartsu, Mahala bandera irabazi zuenetik

Sotera indartsu, Mahala bandera irabazi zuenetik

ACR Liga, arraunaren bigarren maila, azken txanpan sartukoko da aurki. Asteburu honetan Plentzian jokatuko den estropadaren ondotik -denboraldiko hamargarrena-, bost data baino ez dituzte faltako irail hasierako Play Off-etarako.

Orain artekoan, Donostiarra eta Santurtzi izan dira itsasoan nagusi. Azken hauentzako gainera, urte berezia da aurtengoa. Itsasoko Amak  50. urte betetzen ditu, mende erdi arraun taldea sortu zela. Aupa Sotera!

Sotera indartsu, Mahala bandera irabazi zuenetik

2017ko denboraldia ekainaren 18an abiatu zuen ACR Ligak, Santurtziko uretan jokatu zen Mahala banderarekin. Eta etxeko trainerua izan zen garaile.

Soterak lehen txandan egin zuen arraun, itsasgora betet betean zegoela, eta abantaila baliatu zuten bigarren txandako traineru onena, Donostiarra, atzean uzteko.

MAHALA bandera (Ekainak 18, Santurtzi)

  1. Santurtzi-Iberdrola 20:11.01
  2. Donostiarra 20:15.46So
  3. Zarautz-Navascal 20:18.38
  4. Lekittarra-Elecnor-Bm 20:22.60

.

Sotera indartsu, Mahala bandera irabazi zuenetikIaz Oiartzunek maila igotzeari uko egin izanak libratu zuen Santurtzi ARC-2 mailara jeistetik.

Aurten ordea, arraunlari asko aldatu ditu Iker Zabala entrenatzaile duen talde moreak, eta garbi erakutsi du datorren urtean onenen pare egin nahi duela arraunean, ACTn. Etxeko estropada irabazi zuenetik, horretan dihardu, buru belarri.

Argazkian, Asier Zurinaga lemazaina, Mahala bandera jasotzen.

.

Santurtziko Mahala bandera, ETB1en:

Argazkiak: Mundo Deportivo.
Sotera indartsu, Mahala bandera irabazi zuenetik