Bilboko Aste Santua gozotzeko, Basque Fest

Bilboko Aste Santua gozotzeko, Basque Fest –

Bizkaiko hiriburuan ezhoiko sasoia da Aste Santua, bilbotarrek ospa egiteko eta bisitariak Bilbo ezagutzeko baliatzen dutena. Gauzak horrela, badira urte batzuk hiriak Basque Fest jaialdia jasotzen duela garai honetan, Bilboko Aste Santua gozotzeko asmoz.

Aurten, martxoaren 28tik apirilaren 1a bitarte burutuko da Basque Fest, “euskal kulturaren jai erraldoia”, antolatzaileen ahotan. “Basque Festek  kaleko animazioa, gastronomia, musika, dantza eta beste hamaika jarduera ludiko eta didaktiko” jasoko ditu, guztira 200 ekitalditik gora, doan (egitarau osoa, HEMEN). Guk eguneko jarduera bat aukeratu dugu, proposamen moduan:

Bilboko Aste Santua gozotzeko, Basque FestBihar, martxoak 28, Manez eta Kobreak (Kalakan taldeko Thierry Biscaryren egitasmo berria) taldearen ikuskizuna, zirkuko artistek lagunduta, 20.00etan Alhondegian. Etzi, martxoak 29, euskal taldeez osatutako rock kontzertu indartsua 22.00etan Kafe Antzokian: The Northagirres (Urretxu), Mockers (Durango) eta Kaskezur (Bera). Etzidamu, martxoak 30, folk kontzertua 21.00etan Plaza Barrian, Kepa Junkera & Amics de FOK. Martxoaren 31n, zapatuz, Ruper Ordorika 22.00etan Alhondegian eta, biharamunean jaialdiari agur esateko, apirilaren 1ean eta eguerdiz, erromeria Aiko taldearekin Artxandako puntan.

Musikaz gain, azpimarratu familientzako herri-kirolen lantegia izango dela kasik egunero Areatzan goiz eta arratsaldez, eta pilotaleku mugikorra. Baita arraunketa bateletan ere, San Anton zubi inguruan.

Bilboko Aste Santua gozotzeko, Basque Fest