Pagotxa Rzk: Oilasko bularra

Pagotxa Rzk: Oilasko bularra –

GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… oilaskoa!

Asteburu honetarako, berriro oilaskoarekin gozatzeko aukera denok gustoko dugun noiznahi jateko moduko RZ erraz batekin. RZ edo jaki hau egun batetik bestera ongi mantentzen den horietako RZ da, beraz oso praktikoa ogitartekoan edo lan egun luzeetarako. On egin!

‹Oilasko bularra›

Pagotxa Rzk: Oilasko bularra

Osagaiak:

  • 8 oilasko bularki
  • ogi birrindua
  • kurri hautsa
  • piper hautsa
  • gatza
  • oliba olioa

Asteburu honetan: Oilasko . ..

Errezeta:

  1. Oilasko bularkiak xerratuta egotea beharrezkoa da, osorik badaude labanaren laguntzaz behar adina xerretan moztu. Egokiena harakinari xerretan eskatzea
  2. Oilasko bularkiari gazta, piper eta kurri hautsak bota. Bakoitzaren gustuaren arabera
  3. Plater batean ogi birrindua jarri. Era desberdinetakoa izan daiteke, lodia, fina, perrexilduna, etxean egina (ogi zaharra birrinduz)
  4. Zartaginean koilarakada bat olio jarri berotzen
  5. Xerrak banaka ogi xigortutik pasatu
  6. Olioa bero dagoenean bertan xerrak frijitu, alde batetik kolorea hartzen duenean buelta emanez
  7. Plateran jarri baino lehen, paper xukatzailean jarri soberan dagoen olioa kentzeko

Asteburu honetan: Oilasko bula . . .

Kasu!

Egun batetik bestera ongi mantentzen den errezeta da, beraz oso praktikoa ogitartekoan edo lan egun luzeetan izateko.

Ogi xigortuak olioa zikintzen du, beraz, xerra asko egiteko gomendagarria da olioa aldatzea.

Gozatu eta on egin!

Pagotxa Rzk: Oilasko bularra