Pagotxa RZk: Tomate eta hegaluze entsalada

Pagotxa RZk: Tomate eta hegaluze entsalada

GEURIA MERKATUA babesle duen PAGOTXA RZk atariak astero-astero errezeta bat ekarriko digu leiho honetara. Asteon… entsalda!

Asteburu honetarako tomate eta atunarekin entsalada goxo frexko ezin aproposagoa. On egin!

‹Tomate eta hegaluze entsalada›

Plater honen osagai nagusiak uda garaiko bi produktu dira, berez, baina urte guztian ere aurki ditzakegu, tomateen kasuan, hain bikainak ez izan arren.

Pagotxa RZk: Tomate eta hegaluze entsaladaOsagaiak:

  • 2 Tomate
  • hegaluze kontserba pote bat
  • tipulina bat
  • baratxuri atal bat
  • oliba olioa
  • gatza

Errezeta:

  1. Baratxuri atala erdibitu eta entsalada zerbitzatuko den azpil edo platerean igurtzi.
  2. Tomateak garbitu eta “ipurdiz gora” zerra aiztoarekin zati irregularrak ebaki. Horrela haragi zati handiagoak lortzen dira. Platerean jarri eta gatz apur bat gehitu.
  3. Hegaluze poteari olioa kendu eta haragia tomatearen gainetik zabaldu zatiak gehiegi txikitu gabe.
  4. Tipulina, bi eratan prestatu daiteke eta biak dira baliagarri. Lehena, “juliana” eran, eta bigarrena zati txiki-txikitan. Biak hegaluzearen gainetik zabaldu behar dira.
  5. Azkenik oliba olio txorrotxatxoa nahieran gehitu jan aurretik.

Kasu!

Oso lagungarri zaio entsalada honi edozein hosto fresko mota. Albahaka hostoak adibidez.

Pagotxa RZk: Tomate eta hegaluze entsalada