[Korrika] Bilbo busti egin da euskararen alde

Bilbo busti egin da euskararen alde –

Uriola agerkaritik jasoa.

Korrika Bilbotik pasa zen atzo.

Euri-zaparradak blai utzi ditu korrikalari guztiak, hala ere, jendetza bildu da Bilboko auzo eta kaleetan korrikan parte hartzeko prest eta euskarari babesa emateko gogoarekin.

Eguerdi partean heldu da Korrika Bilbora. Zorrozatik sartu da eta lau orduz Bilbo osoari bira eman dio testikuak. Izan ere, Bilboko distritu guztietatik pasa da Korrika. Ibilbidea honako hau izan da: Zorrotza, Olabeaga, Indautxu, Errekalde, Irala, Miribilla, Bilbo Zaharra, Abusu, Bolueta, Txurdinaga, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Begoña, Uribarri, Zazpikaleak, Abando, Indautxu, Deustu, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta.

Guztira 88 testigu aldaketa egon dira Bilbon. Politikariak, jai batzordeak, euskalgintzako lantaldeak, elkarte eta eragileak, ikastetxeak, konpartsak… denek eduki dute aukera testigua eramateko. Horien artean, Bordillo Aplastao gurpil-aulkidunen elkarteak Kale Nagusian egindako txanda nabarmendu daiteke.

Lau ordu horietan euria izan da protagonista, ia atertu gabe. Hala ere, jendeak korrika egiteko oinetako erosoak jarri eta ekimenarekin bat egin du. Santutxun, Uribarrin, Alde Zaharrean eta Deustualdean ikaragarria izan da Korrikak jaso duen babesa. Une batzuetan pilaketak egon dira baina jardunaldia inolako arazo gabe joan da, jai giroan.

Bilbo busti egin da euskararen alde Bilbo busti egin da euskararen alde