Euskara sustatzeagatik saritua izan da Geuria Merkatua

Bilboko 1goak XII. Merkataritza sarietarako izendapena jaso genuela eta, gure poza agertu eta laguntza eskatu genizuen orain gutxi, gure alde egin zenezaten.

Hara non guzti-guztion laguntzarekin, sarituak izan garen, zer eta Euskara Sustatzeko Konpromisoa atalean; hau gozamena.

Eskerrik asko gure alde egin duzuenoi. Orain arte bezala jarraituko dugu lanean, euskaraz!

Euskara sustatzeagatik saritua izan da Geuria MerkatuaSari banaketa atzo iluntzean ospatu zen, bilbaoDendak elkarteak Bizkaia Frontoi ederrean atondu zuen Merkataritza Sariak XII. Galan.

Geuria Merkatuaren izenean, argazkian ikus dezakezuenez, Jokin Arrospide “Mahala”-k jantzi zuen txapela. Merkataritzan euskara sustatzeko hartutako konpromisoa saritu zuen atalean, gurekin batera, Arbeko Elektrotresnak eta Kresala ziren izendatutako dendak; zorionak beraiei ere!

Geuria Merkatuaz gain, hauexek izan dira gainontzeko ataletan sarituak:

  • HemenGO Shopping Saria: Perfumeria Erlai lurrindegia.
  • HemenGO Jan Saria: Confituras Goya-El Arratiano denda.
  • Hobekien Konektatuta Saria: Joker komikidenda.
  • Ostalaritza Kontzeptu Onena Saria: Mina Restaurant jatetxea.
  • Etorkizuna duen Tradizioa Saria: Dock arropa denda.
Euskara sustatzeagatik saritua izan da Geuria MerkatuaEuskara sustatzeagatik saritua Euskara sustatzeagatik saritua Euskara sustatzeagatik saritua